Sanferminetako erasoa

Sanferminetako bortxaketa "istripua" izan zela esan du RTVEko kazetari batek

2019ko uztailaren 11
18:14
Entzun

Ezaguna da Javier Solanoren ahotsa entzierroak jarraitzen dituztenen artean. Izan ere, urteak daramatza kazetariak Iruñeko entzierroen kronika egiten. Kasu honetan, ordea, hautsak harrotu dituena beste era bateko adierazpen bat izan da.  Los desayunos de TVE programako aurkezleetako batek galdetu dio esatariari zer ote den korrikalarietako batzuek elastikoan eramaten duten esku gorri itxurako ikurra, eta Solanak erantzun dio horrek ez duela zerikusirik entzierroekin, baina bai sanferminekin.

Azaldu du, 2016ko "manada auzi ezagunaren ostean" Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua, herritarrekin elkarlanean aritu direla, argi uzteko gertatutako hark ez zuela Iruñarekin zerikusirik izan, eta gertatutakoa "istripu bat" izan zela "festan eta edanda zeuden pertsona batzuek" eragindakoa.

Behin ez, bitan esaten du Solanok bortxaketa hura "istripua" izan zela. Hala dio esatariak: "Gainera istripu hori milaka lagun asko eta alkohol litro ugari elkartzen diren edozein tokitan gerta daiteke".

Solanoren adierazpenek salaketa ugari eragin dituzte sare sozialetan eta hainbatek eskatu diote RTVEri zuzendu ditzala kazetariaren adierazpenak. Nabarmentzekoa da Espainiako Auzitegi Goreneko bost magistratuek aho batez erabaki zutela Nafarroako Auzitegi Nagusiak iaz emandako epaia zuzentzea eta delituaren kalifikazioa aldatu eta sexu erasotzat jotzea gertatutakoa, eta akusatuei 15 eta 17 urte arteko zigorrak ezartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.