EUTANASIA

Eutanasia zigorgabetzeko eskatu dute Espainiako Kongresuan

Milioi bat sinadura baino gehiago aurkeztu ditu Change.org plataformak; Maribel Tellaetxeren familia bertan egon da

Eutanasiaren aldeko protesta Espainiako Kongresuan. EMILIO NARANJO/EFE
2019ko uztailaren 12a
16:33
Entzun

Change.org plataformak eutanasiaren aldeko milioi bat sinadura lortu ditu, eta Espainiako Kongresuan aurkeztu ditu; 374.000 pertsonak sinatu zuten sufrimendua amaitzeko eragindako heriotzaren alde, eta 600.000 pertsonak, Angel Hernandezi babesa eman zioten. Hernandez suizidioa eragiteaz salatu zuten apirilean, emazteari hiltzen lagundu ziolako, eta emakumearen aurkako indarkeria epaitegiaren eskutan dago epaia.

Deialdiak eutanasiaren aldeko hainbat ekintzaile bildu ditu: haien artean daude Marcos Ariel Hourmann. Espainian eutanasia aplikatzen lehen medikua izan zena, eta Maribel Tellaetxe portugaletearraren familia; martxoan hil zen Tellaetxe, hilabete luzez eutanasiaren alde egin ondoren. Tellaetxek alzheimerra zuen, eta familiakoei eskatua zien bere buruaren jabe ez zenean eutanasia ezartzea.

Hourmannek gobernuaren erantzukizunik eza salatu du; haren arabera, eutanasiaren aldeko lege bat ezarri ezean, milaka familiak “sufritzen” jarraituko dute. Luis de Marcosen familia ere bertan izan da, 2017ko abuztuan zendu zen esklerosi anizkoitzaren ondorioz; hil baino lehen salatu zuen legeak “krudelak” direla, eta “ankerkeria terapeutikoa” egiten dela.

2018an Kataluniako Legebiltzarrak egin zion proposamena Espainiako Kongresuari, eta 2019ko otsailean Portugaleteko Udalak egin zuen eskaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.