Sanferminetako bortxaketa

Barkamena eskatu du sanferminetako bortxaketa "istripua" izan zela esan zuen RTVEko kazetariak

"Oharkabeko akatsa" izan zela esan du Javier Solano esatariak, eta nabarmendu du sekula ez zitzaiola bururatuko bortxaketa bat istripu batekin alderatzea.

Javier Solano kazetaria. BERRIA
2019ko uztailaren 12a
18:54
Entzun

Asteazkeneko entzierroaren ostean gertatu zen guztia. Los desayunos de TVE programako aurkezleetako batek korrikalari batzuek elastikoan eraman ohi duten esku gorri baten itxurako ikurrari buruz galdetu eta Javier Solana esatariak erantzun zion 2016ko manada auziarekin lotuta zegoela, eta ordu hartan gertatutakoa "festan eta edanda" zegoen gazte talde batek eragindako "istripua" izan zela.

Bi alditan erabili zuen Solanok istripu hitza 2016ko bortxaketa aipatzeko, eta aurkezleak momentuan ez zion zuzenketarik egin. Hurrengo orduetan, ordea, asko izan ziren sare sozialetan kzetariaren adierazpenak kritikatu zituztenak eta baita zuzenketa eskatu zutenak ere. Ondorioz, hurrengo egunean saioko aurkezlea izan zen sareetan barkamena eskatu zuena, eta ostiralean esatariak bera.

 

 

Solanok adierazi du "oharkabeko akatsa" izan zela istripu hitza erabili izana, eta inoiz ez litzaiokeela bururatuko bortxaketa bat eta istripu bat alderatzea. "Goizeko 7:15ean hasten da gure saioa, eta egun horretakoa nahiko nahasia izan zen. Entzieroaren kronika amaitutakoan aurkezleak espero ez nuen galdera bat egin zidan eta nire asmoa zen esatea bortxaketa hura Iruñean gertatu izana istripua izan zela, baina hori esan beharrean bortxaketa bera istripua izan zela esan nuen. Berriz diot ez nukeela sekula halakorik esango".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.