Srebrenica

Herbehereek Srebrenicako hilketetan izandako erantzukizuna murriztu dute epaitegiek

Gorenak ondorioztatu du 1995ean Herbehereetako armadaren base militarrean ezkutatutako 350 gizonezko musulmanek handik bizirik ateratzeko %10eko aukera zutela baldin eta han babesten utzi izan baliete.

Srebrenicako Amak platafrmako kide bat, auzitegien kanpoaldean, Hagan. REMKO DE WAAL, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko uztailaren 19a
14:12
Entzun

Bosnia eta Herzegovinako independentzia gerran (1992-1995), serbiarren indarrek 8.000 gizonezko bosniak hil zituzten 1995eko uztailean. Srebrenicatik hurbil zegoen Potocari herrian gertatutakoari egiten dio erreferentzia Gorenaren epaiak. Herbehereetako kasko urdinek base militar bat zuten han, eta 5.000 herritar inguru hantxe babestu ziren. Serbiarren indarrak gerturatu ondoren, ordea, Herbehereetakoek haien esku utzi zituzten errefuxiatuak, eta horietako 300, gizonezkoak denak, hil egin zituzten.

Srebrenicako Amak plataformak NBEren eta Herbehereen aurkako salaketa jarri zuen hilketa haiengatik, eta duela bi urte Hagako Helegite Auzitegiak ebatzi zuen Herbehereetako estatuak hilketen gaineko erantzukizun "partziala" zuela, %30 zehazki —NBEren kasuan, erakundeak immunitatea duela ebatzi zuten epaitegiek—.

Orain, baina, are gehiago murriztu du estatuaren erantzukizuna Gorenak, eta %10era mugatu du. Haren arabera, hori zen 350 gizonezko musulman haiek "bizirik irteteko zuten aukera" baldin eta base militarrean babestu izan balira.

"Serbiarrek, ziurrenik, jakingo zuten bestela ere, Dutchbat base militarrean gizonezko musulmanak zeudela errefuxiatuta, haiek aurkitu eta atxilotzeko bitarteko guztiak zituztelako", dio epaiak, baina nabarmentzen du, hala izanik ere, Herbehereetako militarrek basean geratzeko aukera eskaini behar zietela, handik aterarazi beharrean.  

Gorenaren erabakia aintzat hartuz gero, Herbehereetako Gobernuak kalte-ordainen %10 ordaindu beharko liekete biktimei. Horrez gain, epaileen arabera, estatuak ez luke inolako erantzukizunik Srebrenican gertatutako gainontzeko giza eskubideen urraketetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.