Jaka Horiak

Urte erdiko espetxe zigorra 'jaka hori' bati

Jaka Horien mugimenduan parte hartu duen gizon bati urte erdiko espetxe zigorra ezarri dio Baionako Auzitegiak, gibelapenarekin, eta bost mila euroko isuna pagatu beharko du. Beste auzi bat izango balu bete beharko luke kartzela zigorra. Gizonak ez du bere izenaren berri eman nahi.

Jaka Hori bat atxiloturik, Miarritzen 2018ko abenduan. ISABELLE MIQUELESTORENA
Oihana Teyseyre Koskarat.
2019ko uztailaren 23a
07:44
Entzun

2018ko abenduan, Jean Yves le Drian Frantziako Gobernuko Europako eta Kanpo Aferetako ministroa etorri zen Miarritzera (Lapurdi), G7koen goi bilera prestatzera, eta istiluak gertatu ziren. Poliziak neska bat zauritu zuen gomazko pilota  batekin. Horren harira, orain zigortu dutenak Facebooken ustez errudun zen poliziaren argazki bat argitaratu zuen, testu batekin batera. Publikaziotik bi egunera, Frantziako Polizia joan zitzaion bila, eta zortzi ordu igaro zituen atxiloturik.

Auzitegiak atzo eman zuen kondenaren berri. Gizonezkoari  "proportziorik gabekoa" dela iruditu zaio. "[Facebookeko] Testua ez dut nik idatzi; sarean aurkitu eta nire kontuan ezarri nuen". Hari babesa eman diotenek adierazi dute "erabakia guztiz politikoa" dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.