Gazte mugimenduak

Kalean da Galder Barbado, 6.000 euroko bermea ordainduta

Aiaraldea atariak jakinarazi duenez, eguerdian irten da Zaragozako (Espainia) Daroka espetxetik.

Barbado, gaur, espetxetik atera berritan. AIARALDEA.
2019ko abuztuaren 1a
09:09
Entzun

Asteartean utzi zuten libre Aitor Zelaia, eta gaur irten da Darokako (Zaragoza, Espainia) espetxetik Galder Barbado gaztea. Zelaiak bezala, 6.000 euroko bermea ordaindu ondoren irten da espetxetik amurrioarra, Aiaraldea atariak berri eman duenez.

Zelaia eta Barbado otsailean atxilotu zituzten, Gasteizen bata eta Amurrion bestea. Atxiloketen ondotik, gazteak espetxeratzeko agindua eman zuen Maria Tardon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Madrilgo Soto del Realgo espetxean egon ziren hasieran, bakartuta. Martxoan, ordea, Darokako espetxera lekualdatu zituzten gazteak.

Zelaia asteartean utzi zuten aske, epaiketa egin bitartean eta 6.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Berri agentziek atxiloketen garaian jakinarazi zutenez, "substantzia leherkorrak, sukoiak edo su eragileak" edukitzea egotzi zien Maria Tardon epaileak. Espetxeratze horien abiapuntuan 2014. eta 2015. urteetan gertatutako zenbait eraso daudela jakinarazi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.