Hilik topatu dute Berrizen desagertutako 82 urteko gizona

Gizona bilatzeko boluntario talde batek aurkitu du gorpua goizeko 08:40ak aldera, Berriz inguruko (Bizkaia) pinudi batean.

jarraia169678.jpg
2019ko abuztuaren 5a
16:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, Berrizen desagertu den gizona hilik aurkitu dute gaur goizean. 82 urteko gizonezkoa da, Berrizko bizilaguna. 08:40 aldera topatu du haren gorpua desagertua bilatzeko eratu den boluntario taldeak.

Familiak gizona desagertuta zegoela ohartarazi zuen igandean, 16:00 inguruan. Ordutik, bilaketa lanetan aritu dira Gurutze Gorria, DYA, Bizkaiko suhiltzaileak eta Ertzaintza. Gau osoan abian jarraitu dute bilaketa lanek, eta, azkenean, goizean topatu dute gorpua boluntarioek, Berriz inguruko pinudi batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.