Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, Berrizen desagertu den gizona hilik aurkitu dute gaur goizean. 82 urteko gizonezkoa da, Berrizko bizilaguna. 08:40 aldera topatu du haren gorpua desagertua bilatzeko eratu den boluntario taldeak.
Familiak gizona desagertuta zegoela ohartarazi zuen igandean, 16:00 inguruan. Ordutik, bilaketa lanetan aritu dira Gurutze Gorria, DYA, Bizkaiko suhiltzaileak eta Ertzaintza. Gau osoan abian jarraitu dute bilaketa lanek, eta, azkenean, goizean topatu dute gorpua boluntarioek, Berriz inguruko pinudi batean.