Iruñeko Udala

Armada etorbidea da berriz ere Katalina Foixkoa etorbidea

Apirilean aldatu zuen izena Joseba Asironen (EH Bildu) gobernuak: 'Armada etorbidea' zen lehen, eta 'Katalina Foixkoa etorbidea' jarri zioten izena. Orain, ordea, Enrique Maia alkateak (Navarra Suma) lehengo izena eman dio.

Armada Etorbidea kalean plaka, gaur. IRUñEKO UDALA
2019ko abuztuaren 6a
10:05
Entzun

Alderdi aldaketarekin bat etorri da erabakia. Iragan apirilean Katalina Foixkoa izendatutako etorbidea Armada etorbidea da berriz ere. Gaur berrezarri dituzte plakak Baiona etorbidearen eta Bakearen plazaren artean dagoen kalean. Enrique Maiaren (Navarra Suma) udal gobernu berriak hilaren 15ean iragarri zuen kalearen izena berriz ere aldatzeko asmoa. Jatorrizko izenaren historia, ordea, lehenagotik dator.

1960ko hamarkadan du jatorria. Espainiako Armadaren instituzioari egiten dio gorazarre, frankismo garaian izan zen lagapen bat baitu oinarrian. Hala azaldu du Iruñeko Udalak ohar batean; izena aitorpen modura ezarri zen, Espainiako Armadak Ziudadelako lursailak udalaren esku utzi zituenekoa oroitzeko. Garai hartan, herriaren erdigunean gotorleku pentagonal bat zegoen, harresiz inguratua, eta jardun militarra 1964. urtera arte mantendu zen bertan. Bi urte geroago bilakatu zen eremu hori herriarena, 1966ko uztailean.

Hain justu, etorbideak armadari eta militarismoari gorazarre egiten diola argudiatuta iragarri zuen aldaketa Joseba Asironen (EH Bildu) udal gobernuak, iaz. Hala, Armada etorbidea zena Katalina Foixkoa etorbidea izendatzea erabaki zuen udalbatzak, Nafarroako azken erreginaren omenez. Katalina Foixkoa Nafarroako erregina izan zen, Foix, Bigorra eta Ribagorzako kondesa eta Biarnoko bizkondesa, 1483 eta 1517 bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.