Indarkeria matxista

Eraso egin diotela salatu du andrazko batek Bilbon

Aburto alkatearen arabera, argitzeko dago sexu eraso bat izan zen.

Bilboko Gazte Sare Feministaren sexu erasoen aurkako protesta bat, pasa den astean Bilboko udaletxeko zubian. ERNAI
arantxa iraola
2019ko abuztuaren 19a
16:41
Entzun

Festa giroan izaten diren erasoen zerrenda luzatzera dator Bilbon salatu duten hau. Andrearen lekukotasunaren arabera, Zubiarte merkataritza zentrotik hurbil izan zen jazoera, lorategi baten ondoan; andreari eraso egiten saiatu zen gizonezko bat. Ertzainek berehala ikerketa bat abiatu zuten, eta erasotzailearen bila dabiltza. Eraso ahalegin bat izan zela esan dute.

Hizpide izan du gaia Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, eta esan du oraindik argitzeko daudela erasoaren nondik norakoak. "Ez dago argi sexu eraso bat izan zen, edo eraso bat besterik gabe", azaldu du. "Ikerketan aurrera egin ahala, jarrera argiagoa izango dugu". Nolanahi ere, oroitarazi du jarrera erasokor oro baztertzera egin behar dela. "Gerarazi egin behar ditugu erasoak egiteko asmoz datozenak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.