Festa giroan izaten diren erasoen zerrenda luzatzera dator Bilbon salatu duten hau. Andrearen lekukotasunaren arabera, Zubiarte merkataritza zentrotik hurbil izan zen jazoera, lorategi baten ondoan; andreari eraso egiten saiatu zen gizonezko bat. Ertzainek berehala ikerketa bat abiatu zuten, eta erasotzailearen bila dabiltza. Eraso ahalegin bat izan zela esan dute.
Hizpide izan du gaia Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, eta esan du oraindik argitzeko daudela erasoaren nondik norakoak. "Ez dago argi sexu eraso bat izan zen, edo eraso bat besterik gabe", azaldu du. "Ikerketan aurrera egin ahala, jarrera argiagoa izango dugu". Nolanahi ere, oroitarazi du jarrera erasokor oro baztertzera egin behar dela. "Gerarazi egin behar ditugu erasoak egiteko asmoz datozenak".