Albistea entzun

Politika

EH Bilduk eskuratu du Uharteko alkatetza

Seina boto lortu dituzte Alfredo Arruizek (EH Bildu) eta Iñaki Crespok (GIH Uharteko Independenteen Taldea). Arruiz izendatu dute Uharteko (Nafarroa) alkate, hura izan zelako boto gehien eskuratu zituen hautagaia.

Bakartxo Ruiz eta Alfredo Arruiz, alkatetza eskuratu ondoren. /
Bakartxo Ruiz eta Alfredo Arruiz, alkatetza eskuratu ondoren. / Iñigo Uriz/Foku

Berria -

2019ko abuztuak 27 07:36

Gaurko udalbatzan inork ez du lortu gehiengo osorik batzea: hautagaiek zazpi boto behar zituzten horretarako, eta seina lortu dituzte Alfredo Arruizek (EH Bildu) eta Iñaki Crespok (GIH Uharteko Independenteen Taldea). Uharteko osoko bilkurak hamahiru zinegotzi ditu berez, baina PSNko ordezkariak ez du kargua hartu. Azkenean, beraz, Arruiz izendatu dute Uharteko (Nafarroa) alkate, hura izan zelako boto gehien lortu zituen hautagaia.

PSNko Amparo Lopezen dimisioaren ostean egin dute gaurko saioa —Maria Txibiteren gobernuan dago Lopez orain—. Ikusmin handia zen goizean Uharteko udalbatza aretoan; han izan dira, esaterako, Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko kideak.

Gaurko bilkuraren aurretik, PSNko Antolakuntza idazkari Ramon Alzorrizek aurreratu zuen Amparo Lopez alkate ohia ordezkatuko duen zinegotziak ez zuela kargua hartuko. Gaur, beraz, ez zuten ordezkaritzarik PSNkoek. Lopez PSNko zinegotzi bakarra zen, eta alkate aukeratu zuten, baina dimisioa eman zuen, Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari izendatu dutelako.

Kargua hartu ondoren, Arraizek poza agertu du, "sainetea" bukatu delako. "Lana eta Uharterekiko konpromisoa" eskaini ditu, eta lehentasuntzat jo du haur eskolen auzia konpontzea. GIH taldeko Iñaki Crespo hautagaiak, berriz, penaz hartu du aldaketa, eta PSNren jarrera txarretsi du. "Koldar" jokatzea egotzi die sozialistei. 

Navarra Suma: "Inposizio nazionalistatik kanpoko Nafarroa bat nahi genuen. Gaur, EH Bildu alkatetzan dago, baina ez herritarrek hala nahi dutelako, baizik eta amarruengatik". Jendea txistuka eta oihuka hasi da Navarra Sumako ordezkarien hitzen ondoren. ZInegotziak esan du Txibitek pagatutako lehen zerga" izan dela Uharteko alkatetza EH Bilduren esku egotea ".

Josean Belokik (Geroa Bai) Navarra Sumako ordezkarien jarrera kritikatu du: "Navarra Sumak gaitzetsi egin du PSNren aulkia hutsik dagoela gaur. Azken lau urteetan, Navarra Sumaren aulkia hutsik egon da osoko bilkura eta bilkura gehienetan".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoa, artxiboko irudian ©Jaizki Fontaneda/ Foku

Eusko Legebiltzarrak ez du lortu ETA «gaitzesteko» adierazpen instituzionala adostea

Edurne Begiristain

ETAren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta, testu bat onartu dute EAJk, PSEk, Elkarrekin Podemos-IUk, PP+C´s-ek eta Voxek. EH Bildu ez da batu adierazpenera.

Sortuko ehunen bat kide, atzo, Donostian plazaratutako adierazpenean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Bakerako eta elkarbizitzarako «ausardiaz» segituko du Sortuk

Enekoitz Esnaola

«Aterabide demokratikoa» eskatu du ETAren jarduera armatuaren bukaeraren 10. urteurrenean

Iñigo Urkullu —erdian—, Beatriz Artolazabalen eta Maria Jauregiren artean, atzoko ekitaldian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Urkulluk esan du ETA «hanka sartzea» izan zela, «hasieratik amaieraraino»

Gotzon Hermosilla- Joxerra Senar

«Memoria zintzoa» aldarrikatu du ETAren biktimak gogoratzeko ekitaldian. Txibitek positibotzat jo du ezker abertzaleak «eragindako mina aitortu izana»

Biktima guztientzat errekonozimendua eskatzen duen kartel bat, Eusko Legebiltzarraren parean. ©JUANAN RUIZ / FOKU

Memoria duen etorkizunera

Iosu Alberdi

EAEko Ahal Dugu-k «espazio partekatu bat» eraikitzeko beharra adierazi du. Sozialistek «demokraziaren garaipena» aldarrikatu dute; Covitek ukatu egin du halakorik gertatu izana

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.