Hondarribiko alardea

Plastiko beltzak debekatuta daudela gogorarazi dio Jaizkibelek Hondarribiko Emakumeak plataformari

Hondarribiko Emakumeak elkarteak dio euren "defentsa eta babesa diren plastiko beltzak eskaini" dituztela "aurrerapauso bat" egiteko, baina haien "eskaintza" atzera bota duela Segurtasun Sailak Jaizkibel Konpainiaren desfilea ahalbidetuz.

Alarde tradizionalaren aldekoak plastikoekin, iaz, Hondarribian. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2019ko irailaren 7a
08:28
Entzun

Bihar, igandez, irtengo dira Hondarribiko kaleetara Jaizkibel Konpainiako kideak, eta ohiko orduan egingo dute desfilea, nahiz eta Udalak eta alarde tradizionalekoak bestelako asmoak izan. Alarde parekidekoek aurrez eskatua zuten desfilatzeko baimena Segurtasun Sailean, eta haiek onartu egin zieten. Bihar, beraz, 07:55ean abiatuko dira Kale Nagusian gora.

Hain zuzen, Hondarribiko Emakumeak plataforma izan da ordutegi aldaketa eskatu dutenetako bat. Elkarteak oharra plazaratu du Segurtasun Sailari egotziz "konfrontazioa sustatzen eta krispazio eta biolentzia goera areagotzen duen ordutegi bat inposatu" izana. Hori ikusirik, diote eurak prest agertu zirela "euren defentsa eta babesa diren plastiko beltzak" kentzeko, betiere ordutegian aldaketak eginez gero.

 

 

Jaizkibel konpainiak, ordea, gogorarazi du plastiko beltzak debekatu egin zituela bere garaian Segurtasun Sailak. Alarde parekidearen aldekoek mehatxutzat jo dute Hondarribiko Emakumeak plataformaren oharra. "Bitxia da proposamena. Gu desagertzen bagara, ez dituzte [plastiko beltzak] jarriko. Eskertzen diegu publikoki onartu izana urak direla plastiko beltzak eta haiekin lotutako ekintzak antolatzen dituztenak".

Alkateen —jeltzaleak izan dira Hondarribian gatazka hasi zenetik— sostengurik ez du inoiz izan Jaizkibelek, eta kanpotik joandako politikariek hauspotu behar izan dute usu haien jarduna, beti ondoan izan dituzten Emakunde eta Arartekoko ordezkariekin batera. Oraingoz, aurtengorako, PSE-EE, EH Bildu eta Ahal Dugu-k iragarri dute ordezkaritza zabala Kale Nagusian.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.