Kataluniako Diada

Gure Eskuk "defentsa aktiboa" egiteko konpromisoa adierazi dio Torrari

Espainiako Auzitegi Gorenak auzipetutako buruzagi independentistak zigortuz gero "euskal gizartearen erantzun zabala" artikulatzeko prest agertu da Gure Esku. Rafael Casanovaren lore eskaintzan parte hartu dute EAJk eta EH Bilduk.

Gure Eskuko ordezkaritza bat Quim Torra Kataluniako presidentearekin batera, gaur, Bartzelonan egin duten bileran.
Gure Eskuko ordezkaritza bat Quim Torra Kataluniako presidentearekin batera, gaur, Bartzelonan egin duten bileran.

Berria -

2019ko irailak 11

Kataluniako prozesuaren aurkako sententziaren atarian, "eskubide indibidual eta kolektiboen aldeko defentsa aktiboa egiteko konpromisoa" transmititu dio Gure Esku dinamikak gaur Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteari, Bartzelonan egin duten bileran. Kataluniako eta Euskal Herriko egoera politikoak aztertu dituzte.

Gure Esku prest agertu da preso katalanen inguruan zigor epaia izanez gero "euskal gizartearen erantzun zabala artikulatzeko". Uste du ezinbestekoa dela euskal herritarren ordezkariek ahaleginak areagotzea oinarrizko eskubideak, askatasunak eta burujabetza nahia elkarrekin defendatzeko.
 
ANCk gonbidatuta, Diadako manifestazioan parte hartuko du Gure Eskuk, eta datozen egunetan bilerak egingo ditu Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentearekin, ANCko lehendakari Elisenda Paluzierekin eta Omnium Culturaleko Zuzendaritza Batzordeko ordezkaritza batekin.

Independentistak Sarearen martxa

Independentistak Sareak Diadaren arratsaldeko mobilizaziorako martxa egin du, Bartzelonako Euskal Etxetik abiatuta. Txutxi Ariznabarreta sareko bozeramaileak azaldu duenez, Diadan parte hartzen duten euskal herritarrek Kataluniako mugimendu independentistari "elkartasuna eta konplizitatea" adierazteko antolatzen dute martxa. "Euskal Herritik gatozenok denok batera erakusteko, indartsuago, gure elkartasuna; eta denok betera parte hartzeko Diadan".

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna