Albistea entzun

Artea

Memoria ariketak gizarte likido batean

Daniel Canogar artistaren erakusketa zabalduko du bihar Donostiako Kubo Kutxa aretoak. Oroitzapen likidoak izenburupean, memoriari eta haren galerari buruz egiten du gogoeta.

Erakusketan ikusgai dauden lanetako batzuk.
Erakusketan ikusgai dauden lanetako batzuk. Juan Carlos Ruiz / Foku

Ainhoa Sarasola -

2019ko irailak 11 15:06

Zygmunt Bauman pentsalari eta soziologoaren ideia baten inguruan jardun du lanean azken urteotan Daniel Canogar artistak (Madril, 1964). Modernitate likidoaren kontzeptua garatu zuen filosofo poloniarrak, eta ideia hori aspaldikoa duen kezka batekin lotu du artistak: memoriaren galerarekin. Gaur egun, herritarrak etengabeko eta gehiegizko informazio bonbardaketa baten pean bizi direla eta horrek nolabait oroitzapenak azkar erretzea eta desagertzea dakarrela uste du Canogarrek. Horren inguruan gogoeta eginarazi nahi duten hainbat lan sortu ditu horregatik, Oroitzapen likidoak erakusketan bildu dituenak. Donostiako Kubo-Kutxa aretoan bihartik 2020ko urtarrilaren 6ra arte izango dira lanok ikusgai.

Teknologiak eta gehiegizko informazio jario etengabeak planetan eta gizakiengan duten eragina da erakusketaren ardatz nagusietako bat. Hala, pantailen bidez, eta algoritmoak sortuz, informazio fluxu hori obra artistiko abstraktuetara eraman du Canogarrek. Internetera konektatuta daude obra gehienak, eta askotariko informazioa denbora errealean jasotzen dute. Hala, pantailetan ikus daitezkeen kolore eta formen nahasketak aldatuz doaz etengabe, likidotasunaren ideiari jarraikiz.

Bihar irekiko dute erakusketa, eta, ohikoan bezala, jarduera osagarriz betetako programa bat ere izango da aretoan.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Itziar Aizpuru aktorea, <em>Loreak</em> filmeko eszena batean. ©JON URBE / FOKU

AMONATXOAREN IDEIA ZARTATZEN

Olaia L. Garaialde

Zaharrak eta zahartzaroa modu askotara irudikatu daitezke zineman eta antzerkian; BERRIAk gai horri buruz gogoetan jarri ditu zenbait aktore eta zinemagile. Batzuek nabarmendu dute gero eta pertsonaia gehiago sortzen ari direla, nahiz eta asko rol jakin batzuetara mugatuta egon.

Irene Nemirovsky. ©BERRIA

Literaturaren maleta galduak

Joannes Jauregi

Aurten laurogei urte dira Irene Nemirovsky idazlea Auschwitzen hil zutela. Haren 'Suite frantsesa' eleberriak naziek Frantzia okupatu zutenekoa kontatzen du.

James Baldwinen irudiarekin egindako muntatzea. ©ANE GARCIA
Girlschool taldeko Kim McAuliffe, herenegun, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Girlschool, bigarren lerroan duin

Gotzon Hermosilla

Girlschool taldeak Music Legends jaialdian jo zuen herenegun, Bilbon, eta rock gogorraren eremuan lau hamarkada baino gehiago iraun duen ibilbideari errepasoa egin zioten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...