LGTBI mugimendua

Europrideren aurkako oihuak ozen entzun dira Bilbon

Harro plataformak deitu du Europrideren aurkako manifestazioa, LGTBI kolektiboaren borroka despolitizatu eta edukiz husten duelako.

Harro-ren manifestazioa, gaur. ARITZ LOIOLA, FOKU
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko irailaren 21a
19:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Ehunka pertsonak bat egin dute gaur arratsaldean Harro plataformak Europrideren aurka deitutako manifestazioarekin. Atzotik European Pride Organisers Association EPOAren batzarra egiten ari dira, 2022an jaialdiaren egoitza non egingo den erabakitzeko. LGTBI kolektiboaren Europako harrotasun eguna non egin erabakitzeko, hain zuzen. Baina Harro plataformak ekitaldi hori kritikatu du, “Europride normatiboa” delako. Bea Macis plataformako bozeramaileak azaldu duenez, “gizon txuri eta boteretsuak bakarrik defendatzen ditu” ekitaldi honek, eta horregatik atera dira kalera.

Hautagaien artean ez dago Bilbo, baina 2023rako aurkeztu ala ez erabakitzen ari dira Ortzadar elkartea. Hain zuzen, gaur arratsaldean egindako manifestazioan, Harro Plataformak elkarte hori kritikatu du, Europridek LGTBI kolektiboaren “borroka despolitizatu eta edukiz husten duelako, marka huts bihurtuz”. Alegia, kolektiboaren eskubideen defentsa “etekinak ateratzeko” baliatzen dutela kritikatu du Macisek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.