Ehunka pertsonak bat egin dute gaur arratsaldean Harro plataformak Europrideren aurka deitutako manifestazioarekin. Atzotik European Pride Organisers Association EPOAren batzarra egiten ari dira, 2022an jaialdiaren egoitza non egingo den erabakitzeko. LGTBI kolektiboaren Europako harrotasun eguna non egin erabakitzeko, hain zuzen. Baina Harro plataformak ekitaldi hori kritikatu du, “Europride normatiboa” delako. Bea Macis plataformako bozeramaileak azaldu duenez, “gizon txuri eta boteretsuak bakarrik defendatzen ditu” ekitaldi honek, eta horregatik atera dira kalera.
Hautagaien artean ez dago Bilbo, baina 2023rako aurkeztu ala ez erabakitzen ari dira Ortzadar elkartea. Hain zuzen, gaur arratsaldean egindako manifestazioan, Harro Plataformak elkarte hori kritikatu du, Europridek LGTBI kolektiboaren “borroka despolitizatu eta edukiz husten duelako, marka huts bihurtuz”. Alegia, kolektiboaren eskubideen defentsa “etekinak ateratzeko” baliatzen dutela kritikatu du Macisek.