Albistea entzun

KATALUNIA

2017an Parlamentuko Mahaiko kide zirenen kontrako epaiketa azaroaren 19an hasiko da

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian epaituko dituzte, desobedientzia eta antolakuntza kriminala leporatuta

Auzipetuak, 2017ko azaroan Gorenean deklaratu zutenean
Auzipetuak, 2017ko azaroan Gorenean deklaratu zutenean RODRIGO JIMENEZ / EFE

Igor Susaeta -

2019ko irailak 27

Lluis Corominas, Anna Simo, Ramona Barrufet, Joan Josep Nuet eta Lluis Guino 2017ko irailean Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kide zirenak epaituko dituzte. Urte hartako irailean deskonexio legeei buruzko eztabaidak ahalbidetu zituztela eta, Fiskaltzak eta Estatutako Abokatutzak desobedientzia eta antolakuntza kriminala egozten diete. Corominas, Guino, Simon eta Barrufetentzat 20 hilabeteko inhabilitazioa eta bakoitzari 30.000 euroko isuna jartzea eskatzen dute; Nueten kasuan, inhabilitazioa hamasei hilabetekoa izatea, eta isuna 24.000 eurokoa. Mireia Boya artean CUPeko diputatua zena ere epaituko dute delitu horiek beraiek leporatuta.

Hasieran Auzitegi Gorenak eraman zuen Mahaiko kide zirenen kontrako kausa, eta, ikerketapean zeudela, han deklaratu zuten, Pablo Llarena instrukzio epailearen aurrean, 2017ko azaroaren 9an. Baina aurtengo otsailean Kataluniako Justizia Auzitegiaren esku utzi zuen kausa estatuak.

Carme Forcadell zen Mahaiko presidentea, eta auzipetuekin batera deklaratu zuen duela ia bi urte. Azkenean, baina, buruzagi subiranisten kontrako kausan txertatu zuten haren auzia, eta, matxinada leporatuta, behin-behinean kartzelatuta dago iazko martxoaren 23tik. Bere defentsaren esanetan, ez litzateke hala izan beharko, Mahaiak era kolegiatuan hartzen baititu erabakiak.

Epaiketa 19tik 22ra egingo dute, eta saioak 09:00etatik 16:00etara izango dira. Quim Torra Generalitateko presidentea auzitegi berean epaituko dute, azaroaren 18an, hari ere desobedientzia egotzita.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©DANI CODINA

«Ez nuke berriz egingo; hobeto egingo nuke»

Carme Porta

Indultua «garaipen txiki bat» izan da Forcadellentzat, baina, Kataluniako prozesuagatik auzipetutako beste buruzagiek bezala, errepresaliatu guztientzako amnistia du xede.
Tigraytik ihes egindako herritarrak, Um Rakuba kanpalekuan, Sudanen. ©ALA KHEIR / EFE

Tigrayn giza laguntza sartzeko beharra nabarmendu du Unicefek

Iosu Alberdi

Haren arabera, ehun mila ume malnutrizioa jasateko arriskuan daude. AEBek «premiazko» su-eten bat eskatu diete Addis Abebari eta TPLFri. Borrokak Amhara eta Afar eskualdeetara zabaldu dira

Ehunka lagun Covid-19aren proba egiteko itxaroten, Akapulkon. ©David Guzman / EFE

Mexikoko erietxe batzuk %100 beteta daude COVID-19a duten gaixoekin

Maddi Iztueta Olano

Azken orduetan 381 hildako zenbatu dira herrialdean, eta kutsatzeen tasa hirukoiztu egin da.

Beit Hanoun bonbardaketen ondoren suntstituta, Gaza iparraldean, joan den maiatzean. ©Mohammed Saber/EFE

Gazara giza laguntza sartzen utziko du Israelgo Gobernuak

Maddi Iztueta Olano

Bakea Orain erakundeak salatu du Israelgo Gobernuak Zisjordaniako palestinarrenak diren lurrak lantzeko diru laguntzak eman dizkiela kolono talde batzuei

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna