Indarkeria matxista

Bizi osorako itxialdira zigortu dute Melodie Masse hiltzea egotzita epaitutako gizona

Zortzi orduko eztabaida behar izan du Pirinio Atlantikoetan Zigor Auzitegiak zigorra ebazteko

Melodie Masseren heriotza salatzeko Donostian egindako elkarretaratzea. JON URBE, FOKU
arantxa iraola
2019ko irailaren 27a
10:00
Entzun

Bizi osorako itxialdia ezarri diote zigor gisara Cedric Bernasconiri, Uztaritzen (Lapurdi) emakume gazte bat hiltzea egotzita Pirinio Atlantikoetako Epaitegiko Zigor Auzitegian epaitu duten gizonari. Pauen izan da epaiketa, asteon. Gaur jakinarazi dute ebazpena, zortzi orduko eztabaidaren ostean.

2017ko irailaren 13an izan zen hilketa; Masse emazte gaztea zen, 23 urte zituen, eta haurdun zegoen, zortzi hilabeteko. Bakarrik zegoen etxean erasoa pairatu zuenean. Hasiera batean haren mutil lagunaren inguruan egin zituen Poliziak ikerketak, baina aurki susmoa hartu zioten Cedric Bernasconi 38 urteko gizonezkoari, eta hiltzailea izatea leporatu zioten.

Auzipetuaren aldeko argudio gisara erabili du defentsak buruko nahasmendu larri bat duela, eta eragina izan zuela horrek haren jokabidean. Zigorra jartzeko orduan, ordea, ez dute hori aintzakotzat hartu. Helegitea jar dezake defentsak ebazpenaren kontra.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.