Korsika

FLNC "berregituratuko" duela adierazi du talde batek

Corse Matin egunkariko kazetari baten aitzinean "prentsaurreko klandestinoa" egin dute bost pertsonak, aurpegia estalita eta armak eskuetan. Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak 2014an utzi zituen armak.

FLNC
FLNC "berregituratuko" duela adierazi duen taldea, Corse Matin hedabideak zabaldu duen bideoan. Corse Matin

Berria -

2019ko urriak 1

Ilunpetan, arma batzuk eskuetan, aurpegia estalita eta jaka berdeekin jantzita, aitzinean FLNC letra zuriak pankarta beltz batean idatzita zeuzkatela. Irudi horrekin jakinarazi dute Korsikaren independentziaren alde 1976an sortu zute talde armatua "berregituratuko" dutela hainbat lagunek —bost ageri dira Corse Matin-ek argitaratu duen bideoan—. "Guk, abertzale korsikarrok, erabaki dugu elkartzea FLNC berregituratzeko", adierazi dute egunkari horrek argitaratu duen agirian. "Propaganda ekintzak" eginen dituztela jakinarazi dute, eta taldeak ezarri dituen "debekuak eta gomendioak indarrez betearazteko" prest daudela, "beharrezkoa bada". Zehaztu dute, baina, ez dutela "pertsonen aurka" joko, "jabetzaren aurka baizik". 

FLNCk 2014an utzi zituen armak, eta uharteko panorama politikoa anitz aldatu da azken urteotan; besteak beste, autonomistek eta independentistek Pe a Corsica koalizioa osatu zuten, eta gehiengo osoa dute uharteko asanblean. FLNCren izenean hitz egin dutenek adierazi dute ez dutela "zalantzan jartzen lurraldeko gehiengoaren ordezkarien zintzotasuna eta konpromisoa", baina "deitoratu" egin dute "Korsikako herria Frantziako gizartean deseginen duen bide bati jarraitzea".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna