Espainiako bozak

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak errepikatzea onartu dute EH Bilduren oinarriek

Apirilaren 28ko bozetarako hautagaiek osatuko dituzte Espainiako Kongresurako eta Senaturako zerrendak azaroaren 10ean ere.

Espainiako hauteskundeetarako zerrendaburuen aurkezpen ekitaldia, joan den martxoaren 17an, Donostian. IDOIA ZABALETA, FOKU
2019ko urriaren 1a
19:01
Entzun

EH Bilduko oinarriek babes zabalarekin onartu dute Espainiako hauteskundeetan aurreko bozetako hautagai berak aurkeztea. Botoa eman duten militanteen %95ak eman dio oniritzia zerrendak errepikatzeari.

Hala, ondorengoak izango dira Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagai nagusiak lurraldeka:

Kongresurako zerrendaburuak

Gipuzkoa: Mertxe Aizpurua eta Jon Iñarritu.

Bizkaia: Oskar Matute eta Idurre Bideguren.

Araba: Iñaki Ruiz de Pinedo.

Nafarroa: Bel Pozueta.

Senaturako zerrendaburuak

Gipuzkoa: Gorka Elejabarrieta.

Bizkaia: Arantza Gutierrez.

Araba: Garazi Dorronsoro.

Nafarroa: Oihan Mendo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.