Eskozia

Milaka lagun elkartu dira Edinburgon independentziaren alde

AUOB Guztiok Ikur Baten Atzean plataformak antolatu du manifestazioa, eta 200.000 pertsona elkartu direla esan du.

Manifestazioa Edinburgoko kaleetan, gaur arratsaldean. ROBERT PERRY / EFE
Berria
2019ko urriaren 5a
21:57
Entzun

Manifestazio handi eta koloretsua izan da gaur arratsaldean Edinburgoko kaleak zeharkatu dituena. Joan den udan Glasgow, Aberdeen eta Perth hirietan antolatu ditu AUOBek, eta dinamika horri etena eman nahi izan dio Eskoziako hiriburuko martxarekin. Iazko urrian ere beste manifestazio bat antolatu zuen Edinburgon, eta plataformak esan zuen 100.000 elkartu zirela orduan —udalak 20.000ra jaitsi zuen kalkulua—.

Edinburgoko erdigune historikoa gurutzatu du martxak, eta Eskoziako banderen koloreak bete ditu kaleak. Eskozian agintean dagoen SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko hainbat ordezkari izan dira martxan, baita Irlandako, Galesko, Ingalaterrako eta Europako beste nazio batzuetako alderdi eta eragiletakoak ere. Nicola Sturgeon lehen ministroa ez da agertu, baina Twitter sare sozialean idatzi duen mezu baten bidez babesa eman dio martxari. "Ez zalantzarik izan, independentzia badator". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.