Albistea entzun

Musika

Ondarroatik Bilbo eta Iruñera hedatuko da Redstone Soluk musika zikloa

Formatu txikiko kontzertuak egingo dituzte bihar hasi eta abendura bitartean. Laruoba eta Petti ariko dira, gaur, Katakraken (Iruñea); Mikel Uraken, ostegunean, Biran (Bilbo); eta Montauk, ostiralean, Portuko Ranpin (Ondarroa, Bizkaia)

Montauk taldea Ondarroan izango da ostiralean.
Montauk taldea Ondarroan izango da ostiralean. Dani Arrizabalaga

Mikel Lizarralde -

2019ko urriak 7 13:54

Laugarren urtez antolatu dute, aurten, Redstone Soluk musika zikloa. Ondarroan egin da orain arte, baina oraingoan Bilbora eta Iruñera zabaldu dute programazioa. Aiert Goenaga antolatzaileak azaldu duenez, zikloaren hastapenetan jarritako helburuei eusten diete oraindik ere, "herriko kultur eskaintza osatu eta herritarrak euskal musikara gerturatu, euskal kulturaren transmisioa lantzeko bitarteko eraginkor bat izateko asmoz. Baina aurten Ondarroatik kanpo ere bai".

Redstone Soluk sarea izango da hemendik aurrera, Lutxo Egia Bilboko Bira guneko kideak azaldu duenez: "Euskara, kultura eta saretze lanak ongi definitzen dute Bira proiektuaren esentzia, eta Redstone sareak horiek guztiak biltzen dituenez, ez genuen bi aldiz pentsatu proiektuaren parte izateko aukera izan genuenean".

Iruñeko Katakrakekin osatuko da hirukia. Hedoi Etxarte hango arduradunetako batek uste du Redstone Soluk oso ondo egokitzen dela Nafarroako hiriburura: "Finean Iruñeak ere badu herri izaeratik asko, eta, proiektuaren filosofia zein den ikusita, oso ondo funtzionatuko duela uste dugu. Denborak erakutsiko digu hiru hiriguneetako ekosistema kulturala aberasteaz haragoko ondoriorik utziko duen ala ez. Lehen harria ipini da".

Aurreko urteetan programazio osoa iragarri izan dute aurretik, baina, oraingoan, pixkanaka joan nahi dute, eta, oraingoz, aste honetan izango diren kontzertuen berri eman dute. Honako hauek dira:

Astertea 8: Lauroba eta Petti (Katakrak, Iruñea).

Osteguna 10: Mikel Uraken (Bira, BIlbo).

Ostirala 11: Montauk (Portuko Ranpi, Ondarroa).

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Joseba Irazokiren 'Ezkilaren kantua'

Joseba Irazokiren 'Ezkilaren kantua'

Berria

Mixel Labeguerie euskal kantagintza berriaren aitzindaria jaio zela 100 urte beteko dira martxoaren 4an. BERRIAk eskatuta, haren kantuen bertsioak plazaratuko dituzte bost musikarik.

Karlos Linazasoro idazlea, 'Esaten dugun argia' bere lan berriena eskuetan hartuta, gaur, Donostian. ©Andoni Canellada / Foku

'Esaten dugun argia' poesia lana eman du Linazasorok

Itziar Ugarte Irizar

Idazlearen hamahirugarren poema liburua da, mardula tamainan. Askotariko gaiak tonu argitsuz eta bizitza ospatzearen aldeko bulkada batez bildu ditu. Elkarrek kaleratu du.

Mariasun Landaren ipuin hautatuak irakurri zituzten iaz Arriaga antzokian. Irudian, autorea bera irakurraldiari hasiera ematen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Etxepare, egungo ahotsetatik

Amaia Igartua Aristondo

Bernart Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' irakurriko dute ekainean Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako irakurketa jarraituan. Obraz arituko dira gaurtik etzira bitarte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna