Musika

Ondarroatik Bilbo eta Iruñera hedatuko da Redstone Soluk musika zikloa

Formatu txikiko kontzertuak egingo dituzte bihar hasi eta abendura bitartean. Laruoba eta Petti ariko dira, gaur, Katakraken (Iruñea); Mikel Uraken, ostegunean, Biran (Bilbo); eta Montauk, ostiralean, Portuko Ranpin (Ondarroa, Bizkaia)

Montauk taldea Ondarroan izango da ostiralean. DANI ARRIZABALAGA
mikel lizarralde
2019ko urriaren 7a
13:54
Entzun

Laugarren urtez antolatu dute, aurten, Redstone Soluk musika zikloa. Ondarroan egin da orain arte, baina oraingoan Bilbora eta Iruñera zabaldu dute programazioa. Aiert Goenaga antolatzaileak azaldu duenez, zikloaren hastapenetan jarritako helburuei eusten diete oraindik ere, "herriko kultur eskaintza osatu eta herritarrak euskal musikara gerturatu, euskal kulturaren transmisioa lantzeko bitarteko eraginkor bat izateko asmoz. Baina aurten Ondarroatik kanpo ere bai".

Redstone Soluk sarea izango da hemendik aurrera, Lutxo Egia Bilboko Bira guneko kideak azaldu duenez: "Euskara, kultura eta saretze lanak ongi definitzen dute Bira proiektuaren esentzia, eta Redstone sareak horiek guztiak biltzen dituenez, ez genuen bi aldiz pentsatu proiektuaren parte izateko aukera izan genuenean".

Iruñeko Katakrakekin osatuko da hirukia. Hedoi Etxarte hango arduradunetako batek uste du Redstone Soluk oso ondo egokitzen dela Nafarroako hiriburura: "Finean Iruñeak ere badu herri izaeratik asko, eta, proiektuaren filosofia zein den ikusita, oso ondo funtzionatuko duela uste dugu. Denborak erakutsiko digu hiru hiriguneetako ekosistema kulturala aberasteaz haragoko ondoriorik utziko duen ala ez. Lehen harria ipini da".

Aurreko urteetan programazio osoa iragarri izan dute aurretik, baina, oraingoan, pixkanaka joan nahi dute, eta, oraingoz, aste honetan izango diren kontzertuen berri eman dute. Honako hauek dira:

Astertea 8: Lauroba eta Petti (Katakrak, Iruñea).

Osteguna 10: Mikel Uraken (Bira, BIlbo).

Ostirala 11: Montauk (Portuko Ranpi, Ondarroa).

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.