Espainiako hauteskundeak

Pablo Casado: "Hauteskunde ondorengo edozein akordiok Nafarroa aintzat hartu behar du"

Iruñeko alkate Enrique Maiarekin eta UPNko presidente Javier Esparzarekin bildu da Iruñean Pablo Casado.

Pablo Casado Euskadiko PPren batzarrean Gasteizen. ENDIKA PORTILLO, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2019ko urriaren 11
14:20
Entzun

Hilabete baino gutxiago falta da Espainiako Gorteetako hauteskundeetarako, eta, hauteskunde kanpaina oraindik hasi ez bada ere, alderdi batzuek ekin diote hauteskunde aitzineko mugimenduari. Gaur goizean, Pablo Casado Alderdi Popularreko presidentea Iruñean izan da, eta adierazi du "Nafarroa aintzat" hartu beharko duela azaroaren 10eko hauteskundeen ondotik egindako edozein akordiok. Iruñeko alkate Enrique Maiarekin eta UPNko lehendakari Javier Esparzarekin bildu da Casado, eta bilera ondotik egin ditu adierazpenak Iruñeko Udaletxe plazan.

Nafarroako Gobernuari buruz ere solastatu da Casado: "Ez da onargarria gobernu autonomiko batean Bildukoek agintzea", adierazi du. Halaber, ontzat jo du hauteskunde berriei begira Navarra Suma koalizioa berrestea, eta adierazi du koalizioa "arrakastatsua" dela nafar guztientzat. "Datozen hauteskundeetan anitz dago jokoan", nabarmendu du Casadok.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.