Euskal Presoak

Lorentxa Beirieri baldintzapeko askatasuna ukatu dio Frantziak

18 urte daramatza preso, gaur egun, Roanneko (Frantzia) kartzelan dago. Hirugarren aldiz egin du baldintzapean aske gelditzeko eskaera. Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak, ezezkoa eman du berriz ere.

Lorentxa Beirie, Frederic Haranburu eta Ibon Fernandez Iradiren sustenguz, elkarretaratzek. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2019ko urriaren 15a
16:53
Entzun

Lorentxa Beirieren senideek BERRIAri jakinarazi diote dei auziaren emaitza. Hirugarren ezezkoa jaso du euskal presoak, eta momentuz, prozedura horretan geldituko dutela esan dute.

Uztailean egin zuen eskaera Beiriek, eta Parisko Auzitegiak baiezkoa eman zuen baldintzapean aske uzteko. Egun berean, ordea, Fiskalak helegitea ezarri zuen. Irailaren 12an izan zen dei auzia, eta ezezkoa jaso du berriz ere. Erabakia salatzeko eta sustengua erakusteko, elakrretaratzea egingo dute Kanbon (Lapurdi) arratsaldeko 19:00etan.

Frederic Xistor Haranbururen egoera ere antzekoa izan da: Parisko Auzitegiak baldintzapean aske uzteko erabakia onetsi zuen uztailean, baina Prokuradoreak helegitea jarri zuen. Urriaren 8an, ezezkoa jaso zuen berak ere. Maritxu Paulus Basurko abokatuak azaldu zuen prozedura berriak irekitzeko asmoa.

Hileren 23an Zigor Garro euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaera aztertuko du Frantziak. Hilaren 30ean, Ibon Fernandez Iradi eriaren zigor eteteari buruzkoa.

Josu Urrutikoetxearena, atzeratua

Parisen bihar zituzten aztertzekoak Josu Urrutikoetxea euskal presoaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatutako bi euroaginduak, baina atzeratu egin dituzte auzi saioak. Ez dute, oraingoz, data baten berri eman. Herriko tabernen auziagatik eta gizateriaren kontrako krimenak egotzita eskatu du Madrilek presoa Espainiaratzeko. PSOEren gobernuak bi estradizio eskaera ere eginak dizkio Parisi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.