Noiz sortua: 2019-10-16 14:54:00

Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu ETAren biktimak umiliatzea egotzita

Legution atxilotu dute bat, eta Bilbon bestea. Guardia Zibilak uste du Jose Manuel Piñuel guardia zibilaren omenezko oroigarriak suntsitu dituztela "sistematikoki".

Jose Manuel Piñuel ETAk hildako guardia zibilaren omenezko ekitaldi bat. Irudian, bere alarguna eta Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari ohia, 2009ko maiatzean.
Jose Manuel Piñuel ETAk hildako guardia zibilaren omenezko ekitaldi bat. Irudian, bere alarguna eta Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari ohia, 2009ko maiatzean. Adrian Ruiz de Hierro/EFE

Berria -

2019ko urriak 16

Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu, ETAren biktimak umiliatu dituztelakoan. Atxilotuetako bat Bilbon atzeman dute, eta Legution (Araba) bestea. Azken herri horretan ETAk hil zuen Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren omenezko oroigarri bat suntsitzea leporatu diete. 2017ko otsailetik Piñuelen omenezko oroigarria "sistematikoki suntsitu" dutela uste du Guardia Zibilak.

ETAk Guardia Zibilaren Legutioko kuartelaren ondoan jarri zuen bonba-auto batek hil zuen Piñuel, 2008ko maiatzaren 14an. Bonbak kuartela suntsitu zuen, eta ez da besterik eraiki. Kuartela zegoen tokian jarri dituzte Piñuelen omenezko oroigarriak.

Polizia operazioa Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuak egin du, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. Instrukzio Epaitegi Nagusiak koordinatuta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Lehen arretako profesionalen protesta bat, iaz, Gasteizen. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Murgak egoera hauskorraz ohartarazi du, 15 kutsatu gehiagoren berri emanda

Ane Eslava

Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute

Larrialdi zerbitzuek behin-behineko ospitale bat jarri dute Lleidan. ©Ramon Gabriel / Efe

Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri

Berria

Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna