Atxiloketak

Aske utzi dituzte Bilbon atxilotutako sei gazteak

2019ko urriaren 19a
09:52
Entzun

Deitzen dituztenean epailearen aurrera joateko baldintzarekin, aske utzi dituzte atzo arratsaldean Bilbon atxilotutako sei manifestariak. Kataluniarekiko elkartasunez eta sare sozialen bidez antolatutako ekinaldian ehunka lagun bildu ziren Bilboko sarreretako bat mozteko.

Ordubetez eutsi zioten protestari, Ertzaintza agertu eta elkartutakoak ateratzen hasi zen arte. Gazte pare bat eraman dute modu horretan, baina hirugarrenaren bila joan direnean, gainerako manifestariak babesten saiatu dira eta ertzainak kolpeka aritu dira, eta arrastaka eraman dute atxilotua. Oldarraldiak gero eta bortitzagoak izan dira, eta azkenengoetan balarik gabeko tiroak ere egin dituzte.

Elkarretaratzea amaituta, arratsaldeko zazpiak inguruan, manifestariak Bilboko erdigunera joan ziren eta han edukiontziak gurutzatu zituzten errepidea moztuz. Orotara sei pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak, desordena publikoak eta segurtasun indarrei aurre egitea leporatuta. Guztiak aske geratu dira gaur goizaldean, epailearen aurrera joateko baldintzarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.