Erasoa Baionako meskitan

Hilketa saiakera leporatu diote Baionako meskitaren erasotzaileari

Azterketa psikiatrikoa egin zioten atzo, eta ebatzi zuten zentzua eta ekintzen kontrola partzialki gaizkituak dituela. Terrorismoaren kontrako fiskaltzak kasua bere gain ez hartzea erabaki du.

Baionako meskita.
Baionako meskita. Guillaume Fauveau

Ekhi Erremundegi Beloki -

2019ko urriak 30

Hilketa saiakera, hondatze eta suntsiketa larriak, eta arma bidez bortizkeria erabiltzea leporatu dizkiote Baionako meskitaren kontrako atentatu islamofoboaren harira atzemandako gizonari. Gaur arratsaldean deklaratuko du kasua ikertzen ari den instrukzio epailearen aitzinean. Marc Mariee Baionako prokuradoreak atzo azaldu zuenez, gizonak aitortu du meskitaren aurrean sua eragin zuela eta bi gizonei tiro egin ziela. Armak atzeman zizkion Poliziak: pistola bat, fusil bat eta granadak zeuzkan etxean, eta autoan, gas bonbona bat eta kartutxoak. Militar ohia da atxilotutako gizona, 84 urtekoa, eta Fronte Nazionaleko hautagai izandakoa, departamenduko bozetan, 2015ean.

«Akusatuari egindako galdeketek zalantzak eragin dituzte haren buru osasunari buruz», ohartarazi zuen prokuradoreak. Izan ere, erasoaren oinarri gisa azalpen nahasiak eman ditu gizonak. Poliziei azaldu die Parisko Notre Dame katedraleko sutea «mendekatzeko» eraso diola Baionako meskitari. Joan den apirilean su hartu zuen Parisko katedralak, eta, ikerketen arabera, istripua izan zen: eraikinean egiten ari ziren obretan sortu zen sua. Atxilotutako gizonak, ordea, musulmanekin lotu du sutea —katedralak su hartu zuenean eskuin muturreko sareetan zabaldu zuten teoria hori, besteak beste—.

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna