Euskal presoak

Sorzabalen kontrako euroagindua torturapeko adierazpenetan oinarritzen dela salatu dute Parisen

Frantziako epaileek kontrol gehiago izan behar dutela nabarmendu dute Bake Bideak eta LDH Giza eskubideen aldeko ligak.

jarraia173121.jpg
Ekhi Erremundegi Beloki.
2019ko urriaren 30a
16:09
Entzun

Euskal presoaren tortura salaketa egiaztatua egon arren, Iratxe Sorzabal Espainiaratzea onartu zuen Parisko Dei Auzitegiak urriaren 9an, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera onartuta. Xantiana Cachenault abokatuak Kasazio Auzitegira joko dutela iragarri zuen, hark Europar Batasuneko Luxenburgoko epaitegiari galdera egin diezaion. Helburua: euroagindua torturapean egindako adierazpenetan oinarritzea, eskaera ukatzeko motibo gisa onartua izatea. Auzi saioan epaileak ez zuen onartu, eta erabaki zuen Sorzabalen torturak frogatuak badira ere horrek ez duela aldatzen aferaren mamia, Sorzabalek ez dituelako adierazpen horiek gezurtatu.

Gaur goizean, agerraldia egin dute Bake Bideak eta LDH Giza eskubideen aldeko ligak Parisen (Frantzia), Sorzabalen kasua salatzeko. Bertan egon dira Michel Tubiana LDHko ohorezko presidentea, Anaiz Funosas Bake Bideako presidentea, Istanbulgo protokoloaren bidez torturaren ondorioak detektatzen aditua den Duterte sendagilea —berak egin zuen Sorzabalen jasandako torturei buruzko aditu txostena—, Laura Pego Kriminologiaren Euskal Institutuko ikerlaria eta Jaurlaritzarentzat eginiko torturei buruzko txostenaren egileetako bat, eta, Gregory Thuan eta Xantiana Cachenault abokatuak. 

Euroaginduen arloan Frantziako epaileen kontrola ezinbestekoa dela adierazi dute eta galdetu: "zein justizia eta zein askatasun europar eremuan, eta nola erabiltzen dira ala ez, torturapean lortutako aitormenak?". Sorzabalen kasua, Frantzian nehoiz ikusi gabeko afera bat dela azpimarratu dute: "bilatuaren autoinkulpazioan oinarritzen den euroagindu eskaera, frogatua izanik adierazpenak torturaren bidez lortuak izan direla". Halaber, Tortura 1960-2014 lana aurkeztu dute, eta ohartarazi dute biziki inkesta gutxi egin dela salatutako 4113 tortura kasuei buruz. Egia agerrarazteko auzi bide luzeegiak, zigor apalak eta biktimen erreparazio falta aipatu dituzte.

Duterte sendagileak Istanbulgo Protokoloaren seriotasuna azpimarratu, eta Tubianak salatu du ahalik eta froga gehiena bilduta ere, euroagindua onartua izan dela. "Iragana isiltzea ez da konponbidea. Biktimen aitortza beharrezkoa da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.