polizia indarkeria

'Sanferminak 78: Gogoan!' elkarteak kereila jarri die Zoidori eta Grande-Marlaskari

Dokumentu publikoak ezkutatzeagatik kereila jarri diete Juan Inazio Zoidori eta Fernando Grande-Marlaskari 'Sanferminak 78: Gogoan!' elkarteak eta Fermin Rodriguezek, Poliziak 1978ko Sanferminetan hil zuen German Rodriguezen anaiak.

Urte hasieran, kereila kriminala aureztu zuten Rodolffo Martinen aurka
Urte hasieran, kereila kriminala aureztu zuten Rodolffo Martinen aurka Jagoba Manterola /FOKU

Irati Urdalleta Lete -

2019ko urriak 31

Sanferminak 78: Gogoan! elkarteak eta Fermin Rodriguezek Zigor Kodeko 413. artikuluari eutsi diote kereila jartzeko. Hau da, dokumentuak ezkutatzeagatik edo erabilezin uzteagatik salatu dituzte. Artikulu horrek zera dio: "Agintari edo funtzionario publikoak,jakinaren gainean egonik, bere karguaren zioz zaintzapean dituen agiriak, oso-osoan edo zati batean, ostu, suntsitu, deuseztatu edo ezkutatzen baditu, orduan, horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta zazpi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa".

Juan Inazio Zoido Espainiako Barne Ministro ohiari eta gaur egun postu hori daukan Fernando Grande-Marlaskari ez ezik, Isabel Goikoetxea Barne Idazkariordeari; Jose Rafael Rojas Elkarteen, Artxiboaren eta Dokumentazioaren Zuzendariorde Orokorrari eta kereilan jasotzen diren ekintzekin zerikusia izan dezaketen pertsona guztiei zuzenduta dago kereila.

Kereilak erreferentzia egiten dio 1978ko sanferminei buruzko polizia txostenari. Hori egitea Espainiako Kongresuko osoko bilkurak eskatu zuen, 1978ko uztailaren 11n. Aldi berean, beste hiru txosten ere badauzka. Txosten horiek German Rodriguezen heriotzaren ondorioz ireki zen 82/80 sumarioko froga gisa eskatu zituen akusazio partikularrak. Probintzia Auzitegiak onartu egin zituen froga moduan erabiltzeko, eta, zuzenean nahiz Espainiako Auzitegi Gorenaren bidez hainbat aldiz eskatu bazituen ere, inoiz ez ziren iritsi auzitegira. Froga horiek prozesuan "eragin handia" izan dezaketela iruditzen zaie elkartekoei.

Saiakerarekin jarraitzeko, 2017ko abenduaren 20an, Espainiako Kongresuko hainbat diputatuk Espainiako Barne Ministerioari —Ignacio Zoidok zuzentzen zuen— txosten hirukoitz hori eskatu zioten. 2018ko maiatzaren 14ko erantzunak zioen erregistroetan ez zegoela eskatutako txostena. 2018ko ekainaren 27an, berriro egin zuten eskaera hainbat diputatuk —Barne Ministerioa Fernando Grande-Marlaskaren esku zegoen—, eta hilabete beranduago jasotako erantzunak gauza bera zioen.

Sanferminak 78: Gogoan! elkartearen iritziz, horrek guztiak Estatuko Administrazioaren eta bere hainbat arduradunen "borondate oztopatzailea" erakusten du, 1978ko Sanferminetako ekintzak eta, zehazki, Zigor Kodeko 413. artikuluak jasotzen dituen dokumentazioaren ezkutaketa edo erabilezin uztearen delitua argitzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna