Albistea entzun

Jardunaldi feministak

Etorkizunerako estrategiak zehazten, 3.000 emakume elkartu dira Durangon

Salda badago izenburuarekin, hiru eguneko jardunaldiak egiten ari dira gaurtik igandera arte. Jendetza elkartu da, pozez eta indarrez.

Oihana Elduaien Uranga - Durango -

2019ko azaroak 1 21:30

Indarra, poza eta umorea. Horiexek izan ditu Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen hasierak. Hainbat belaunalditako feministak Euskal Herriko hainbat txokotatik iritsi dira Durangora. 3.000 emakume zeuden izena emanda, eta eman gabekoak ere joan dira. Mugimendu feministaren izaera pluralaren erakusle, hainbat hizkuntzatan egin dute ongietorria hainbat jatorritako emakumeek. Eta Bea Egizabalek leherrarazi du bakoitzak barrenean zekarren poza. Txalo, barre eta begirada konplizeak abiatu dira.

Itziar Gandarias bozeramaileak azpimarratu duenez, indartsu dagoen mugimenduak etorkizunerako estrategiak zehaztu nahi ditu hiru egunotan. Aztertu nahi dute nola dagoen mugimendu feminista, eta nolako mugimendu feminista nahi duten. Zein dituzten helburu zehatzak; haiek lortzeko zein estrategia garatu nahi dituzten eta norekin egin nahi dituzten aliantzak.

Horretarako guztirako, bost ardatz zehaztu dituzte: bizitzak erdigunean jartzea, dekolonialitatea, gorputza eta sexualitatea, indarkeriarik gabeko bizitzak eta mugimendu feministari berari buruzko eztabaida.

Hamar urte baino gehiago dira Euskal Herriko mugimendu feministak azken jardunaldiak antolatu zituela: 2008an izan ziren, Portugaleten (Bizkaia). Han parte hartutako hainbat emakume daude gaur Durangon, baina baita han izan ez ziren gazte pila bat ere. Elkarrekin nahasteko mahai inguruak, tailerrak, bazkariak eta beste hainbat aukera izango dituzte.

3.000 lagun joan eta etorri ibiliko dira datozen hiru egunetan, Durangon. Jendetza zen gaur, hasieran, eta nahasmen pixka bat ere izan da. Izena emandakoek eta eman gabekoek mahaitxotik pasatu behar zuten agenda, mapatxoa eta abar jasotzen zituen karpetatxoa jasotzera. Ilara handiak egin dira, eta, hasteko ordua iritsi denez, utzi egin diote materiala banatzeari, gero jarraituko dutela esanez. Haserrerik ez, hala ere. Poza, besarkadak, enpatia eta agurrak nagusi.

Mahai inguru nagusietan guztientzako lekua dago, baina, jende asko ari da gelditzen tailerretan eta eztabaida txikiagoetan parte hartu ezinda. Aforoa mugatua dute, eta garaiz ez dabilenak "beteta" txartela topatzen du atean. Kanpoan gelditen direnak, ebste modu bateko tertuliei lotzen zaikie. 

Bazkari herrikoia ere egin dute, Landakon bertan, eta arratsaldeko mahai inguru nagusiari ekin diote, deskolinialitatea gai hartuta. Gero, ikuskizunak, tailerrak, eztabaidak, kontzertuak...

Euskara, kohesiorako hizkuntza

Durangoko jardunaldietan euskara "erdigunean" jarri nahi dutela adierazi dute antolatzaileek. Ez edonola, ordea. "Gure erronka da zeregin hau zaintzatik eta enpatiatik egitea". Euskara "harrera hizkuntza" izatea nahi dute, "bakoitzaren hizkuntza maila edozein izanda ere, komunitate linguistiko eta kultural honen parte senti gaitezen". Tresna eta metodologia bereziak prestatu dituzte, "euskararen erabilera efektiboa egin eta bakoitzak behar duen hizkuntza erabiltzeko aukera izan dezan".

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostialdeko ESIko zerbitzuburuen ordezkariak, gaur, Gipuzkoako Medikuen Elkartearen egoitzan. / ©Foku

Harreman «asimetrikoak» hausteko bitartekaritza talde bat eskatu dute Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek

Iosu Alberdi

Kargugabetzeak egiteko modua kritikatu dute, eta Jaurlaritzarekin eta Osakidetzako zuzendaritzarekin hitz egiteko mahai bat eskatu dute, «egoera konpontzeko». Zenbait eskaera zehatz egin dizkiote Osakidetzari.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, artxiboko argazkian. / ©Endika Portillo, Foku

Zupiriak esan du Osakidetzaren lan ildoarekin «erresistentzia» agertzeagatik egin direla kargugabetzeak

Edurne Begiristain

Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrean agerraldia eskatu du, Donostialdeko ESIaren egoera azaltzeko.

Aranzadi zientzia elkartea desobiratze lanetan, Urduñako hilerrian ©Irekia

Urduñako espetxe frankistako hogeita hamar presoren gorpuzkiak aurkitu dituzte herriko hilerrian

Berria

Aranzadi zientzia elkartea ari da gorpuzkiak lurpetik ateratzen. Gogora institutua biktimen senideekin harremanetan jarri da.

Antton Kurutxarri EEPko lehendakaria agerraldi batean ©Guillaume Fauveau

EEPko ordezkariek Parisen isiltasuna deitoratu dute

Garazi Aduriz Zuñeda

Irailean egin zuten bilkura Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aipatu zuten nagusiki.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...