Jardunaldi feministak

Zaku bete gogoetarekin, amaitu dira Jardunaldi Feministak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak asteartean jakinaraziko ditu jardunaldietako ondorioak. 3.000 emakume inguruk hartu dute parte, eta esan dute "nekatuta baina indartuta" amaitu dutela.

Berria -

2019ko azaroak 4

Ertzetara, erdira eta alde guztietara begiratu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiru egunotan Durangon. Bost ardatz nagusi izan dituzte: bizitzak erdigunean jartzea, dekolonialitatea, gorputza eta sexualitatea, indarkeriarik gabeko bizitzak eta mugimendu feministari berari buruzko eztabaida. Eta horri lotu zaizkio gaur, eta nabarmendu dute hamar urte baino gehiago zirela jardunaldiak egin gabe, eta hori ezin dela berriz gertatu. Erronka handiak dituzte, eta horiei aurre egiteko nola antolatu izan dute hizpide, talde handian aurrena, eta txikiagoetan gero.

Goizeko saioa izan da hori, eta arratsaldean, lanari utzi, eta aldarrikapen eta ospakizunei ekin diete. Borborka izan dituzte buruak hiru egunez, dekolonialitatean nola eragin, norbere pribilegioak aztertu, zaintza, gorputzak, indarkeria... Hiru egunetako irakinaldiak su motelean lanean jarraituko du.

Nekatuta egon arren, eta eztabaida deserosoak ere izan diren arren, indartsu daudela erakutsi dute arratsaldeen milaka feministak. Manifestazio jendetsua egin dute Durangoko kaleetan, eta ekitaldi hunkigarria gero.

Ekitaldian Kurdistango emakumeek hartu dute parte, besteak beste, bideoz. Kataluniako eta Guatemalako emakumeak ere izan dira, eta hainbat aldiz erantzun diete publikoan zirenek, txaloz. Indarra badela erakutsi dute, eta poza ere bai.

Egunotako mahai inguru, kronika eta iritzi artikuluekin osatutako testu bilduma. 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea maskararekin, Hendaiako tren geltokian. / ©Guillaume Fauveau

Leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian

Ekhi Erremundegi Beloki

Jean Castex Frantziako lehen ministroak adierazi du heldu den astetik aitzina sartuko dela indarrean neurria Frantzian eta Ipar Euskal Herrian. Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku gehiago agertu dira azken asteetan.

Nekane Murga jarduneko Osasun sailburua agerraldi batean. ©David Aguilar

80 kasu gehiago agertu dira Hego Euskal Herrian

Andoni Rekondo Izagirre - Joxerra Senar

Azken 24 ordutan 58 kasu agertu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 22  Nafarroan. Beste pertsona bat hil da COVID-19aren ondorioz

Iruñeko Carlos III etorbidean, jendea maskara eramanez. Erabilera orokortzen ari bada ere, joera hori areagotzea bilatzen du administrazioak. / ©IÑIGO URIZ /FOKU

Kalean ere, maskararekin

Joxerra Senar

Maskara erabili behar da toki irekietan eta itxietan: gaurtik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bihartik Nafarroan. Hegoaldean, 80 kasu agertu dira, eta birusaren aurrean erne egotera dei egin dute.

Herritar bat maskara jantzita duela, artxiboko irudian. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Larunbatetik aitzinera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun

Ainhoa Larretxea Agirre

Sei urtetik gorako herritarrek derrigorrez erabili beharko dute maskara leku ireki zein itxietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna