AEB-ak

Demokratek garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Virginian eta Kentuckyn

Estatuetako ordezkariak aukeratu arren, Trumpen politikek eta jarrerak berebiziko garrantzia izan dute.

Trump, Kentuckyn galtzaile atera den Bevin hautagaiaren kanpainan, herenegun. MARK LYONS / EFE
2019ko azaroaren 6a
12:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Andy Beshear izango da Kentuckyko gobernadore berria, botoen %0,4ren aldea atera ostean Matt Bevin hautagai errepublikanoari. Bevinek, ordea, ez ditu emaitzak onartu, "irregulartasunak" salatuta. Estatu hartan 30 punturen aldea atera zion Donald Trumpek Hillary Clintoni 2016ko AEBetako Presidentetzarako bozetan. Gainera, presidentearen aurkako impeachment-aren aurka gogorren agertu diren politikarietako bat izan da Bevin. Beraz, kolpe gogorra Trumpentzat eta haren babesleentzat.

Virginian, hogei urte zeramatzaten demokratek estatuko bi ganberetan gehiengorik izan gabe. Emaitza berri horrekin, demokratek buelta eman diete estatuko bi ganberetako gehiengoei. Danica Roem lehen pertsona transgeneroa izango da behe ganberan sartzen; eta Ghazala Hasmi lehen emakume musulmana senatuan. Mississippin, ordea, errepublikanoek lortu dute gobernadore izateko hauteskundeetan gailentzea. Beraz, Tate Reevesek jarraituko 2012an hartu zuen karguan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.