Euskara

Neurriak

 

Garikoitz Goikoetxea -

2019ko azaroak 6

Udalek hartu beharreko neurriak bitan bereizi dituzte: udalari berari zuzenean dagozkionak eta eskumen ez dituenak.

Udal administrazioa

Zerbitzuak. Udalarekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea bermatzea: bai idatzizko eta ahozko arretan, bai prozedura administratiboetan. Langile euskaldunak izatea herritarrentzako zerbitzuetan. Hizkuntza irizpideak ezartzea kontratazioetan, hitzarmenetan eta diru laguntzetan.

Komunikazioa. Euskaraz egotea irudi korporatiboa eta idatzizko komunikazio euskarriak. Udalak euskaraz egitea jarduera ofiziala eta publikoa. Hizkuntza irizpideak zehaztea.

Lana. Euskara lan hizkuntza izateko bermeak jartzea. Lan jarduna eta langileen arteko komunikazio ofizialak euskaraz egiteko baliabideak jartzea. Langileek gaitasun egokia dutela ziurtatzea, eta hizkuntza eskakizunak betearaztea. Euskalduntzeari epeak ezartzea.

Udal administrazioz kanpo

Hezkuntza. Euskarazko hizkuntza ereduaren aldeko sustapena egitea. Udalaren ardurapeko hezkuntza zentroetan euskarazko taldeak bermatzea. Udalaren aisialdi eta kirol eskaintzan hizkuntza proiektua egitea eta jarraipena egitea; udalaren arduratik kanpokoetan, euskara sustatzea.

Eremu sozioekonomikoa. Kontratazioetan hizkuntza klausulak ezartzea eta euskarazko zerbitzua eskatzea. Merkataritza baimenak ematean hizkuntza irizpideak zehaztea. Sustapen lana egitea merkataritza arloan: euskara planak egiteko, zerbitzua euskaraz emateko eta euskararekiko sentsibilitatea areagotzeko.

Hedabideak eta teknologia berriak. Euskararen presentzia bermatzea udalaren hedabideetan, herriko ezagutza tasaren gainetik. Euskarazko hedabideen sustapena egitea eta haiek diruz laguntzea; erdarazko hedabideei euskarazko edukiak emateko kuotak jartzea. Eremu digitalean euskararen erabilera sustatzea.

Onomastika. Euskaltzaindiak ezarritako toponimoak erabiltzea. Izendegia euskaraz egotea. Euskarazko antroponimoak errespetatu eta sustatzea.

Kultura. Euskarazko kultur programazioa bermatzea herriko ezagutza tasatik gora, eta euskarazko gutxienekoak finkatzea. Euskarazko kultura sustatzea, baliabideak jarrita.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna