Gizartea

UGTk akordio "partzial" bat hitzartu du Gipuzkoako zahar etxeetako enpresekin, baina beste sindikatuek protestei eutsi diete

ELA sindikatuak hilabeteko greba hasteko asmoa berretsi du: UGTk langileen ordezkaritzaren %10 besterik ez duela esan du, eta akordioa "lotsagarria" dela

Arantxa Iraola -

2019ko azaroak 8

Negoziazio mahaian elkartu dira gaur berriro Gipuzkoako zahar etxeetako enpresetako arduradunak eta langileen ordezkariak, eta izan da berritasun bat: UGT sindikatuak akordio bat itundu du enpresekin. «Partziala» da: soldata igoeren ingurukoa. Sindikatuak, ordea, langileen ordezkaritzaren %10 besterik ez du,eta gainerako sindikatuek arbuiatu egin dute ituna. Urtebete pasatxo daramatzate protestetan herrialderako lan itun baten eske, eta mobilizazioei eusteko asmoa dute.

ELA sindikatuak, esaterako, datorren astean hilabeteko greba hasteko deia egina zuen, eta eutsi egingo dio. Onetsi duten akordioa «lotsagarria» dela deitoratu du, eta sektoreko langileen «esplotazioa» ez duela saihestuko. Hilabeteko greba osatzen badute, 149 greba egun izango dituzte eginda. LABeko langileek ere hamazazpi greba egun eginda dituzte, eta kalean jarraitzen dute; hilaren 28rako grebarako deia egina zuten, eta eutsi egingo diote. Uste dute onetsi den akordio partzialak«blokeora» daramatzala herrialderako lan ituna hitzartzeko negoziazioak, eta ez dakarrela benetako konponbiderik.

Hilaren 28an greba egiteko deia egin du gaur CCOOk ere: uste du hitzartu duten akordioak soilik soldaten inguruan ekarriko dituela onurak, eta «hutsala» dela: «Benetako arazoa lan ituna lortzea baita»

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna