Epaiketa

Abenduaren 17an emango dute 'De Miguel auziko' epaia

Ustezko ustelkeria kasua epaitu duen epaimahaiak egun horretarako deitu ditu aldeak, epaia jakinarazteko.

De Miguel auziko epaiketa, Arabako Probintzia Auzitegian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Edurne Begiristain.
2019ko azaroaren 12a
11:50
Entzun

Abenduaren 17an jakinaraziko dute De Miguel auziaren epaia, gaur Jaime Tapia epaimahaiburuak probidentzia baten bidez jakinarazi duenez. Tapiak aldeak deitu ditu egun horretarako, 10:00etarako, Arabako Probintzia Auzitegian. Hala ere, ez da derrigorrezkoa akusatuak eta abokatuak auzi saiora joatea. Probidentzi horretan jasotzen denez, epaia irakurtzeko saioa irekia izango da, eta komunikabideek han egoteko aukera izango dute.

Iazko urtarrilaren 8an hasi zen, ustezko ustelkeria kasu bat dela eta, EAJko hainbat kide ohiren aurkako epaiketa Arabako Probintzia Auzitegian, eta urte bereko abenduaren 19an epaiaren zain geratu zen auzia. Ordutik aritu dira epaimahaiko kideak ebazpena prestatzen, baina uste baino gehiago atzeratu zaie lana. Aurtengo udazkenerako espero zen epaia –urrirako esan zuten–, baina, azkenean, abendura arte ez da egongo.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako inoizko ustelkeria epaiketarik handiena da De Miguel auzia: 26 akusatu daude. Akusatu nagusia Alfredo de Miguel EAJko ABBko kide ohia da, eta fiskalak 29 urteko kartzela zigorra eskatu du harentzat. Legez kanpoko komisioak jaso eta hirigintza operazioekin iruzurra egitea egozten diete Alfredo de Migueli eta beste 25 laguni. Denera, hamaika delitu egozten dizkiete: tartean, eroskeria, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta prebarikazioa.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.