euskal presoak

Espainiako Auzitegi Nazionalak Garikoitz Aspiazu absolbitu du Lidon epailearen hilketatik

Esan du ez dagoela nahiko froga Jose Maria Lidon hil zuten tiroak berak egin zituela frogatzeko.

Txeroki, Auzitegi Nazionaleko epaiketan. ZIPI / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2019ko azaroaren 13a
17:36
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Garikoitz Aspiazu ETAko kide ohia. 2001ean Getxon (Bizkaia) Jose Maria Lidon epailea hil izana egozten zioten, baina nahiko froga ez daudela ziurtatu dute epaileek.

Ekintza berarengatik auzipetu zuten Asier Arzallus ere. Fiskaltzak 30 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen bakoitzarentzat, baina Arzallusen aurkako akusazioa erretiratu egin zuen epaiketa ebazpenaren zain geratu aurretik, ez zelako frogatuta geratu bera izan zela egilea. Auzitegiari ez zaizkio fidagarriak iruditu Lidonen semeak eta emazteak egindako identifikazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.