Euskal presoak

Iratxe Sorzabal Espainiaratzea ontzat eman du Parisko Kasazio Auzitegiak

Euskal presoaren kontrako euroagindua haren torturapeko adierazpenetan oinarritzen dela argudiatuta, Europako Batasuneko Luxenburgoko auzitegira jotzeko eskaera egin zioten Sorzabalen abokatuek. Errekurtsoa aurkezteko aukerak aztertuko dituztela adierazi du Xantiana Cachenault abokatuak.

Bake Bideak eta LDH Giza Eskubideen Ligak prentsaurreko bat egin zuten Parisen Sorzabalen kasua azaltzeko, Parisen.
Bake Bideak eta LDH Giza Eskubideen Ligak prentsaurreko bat egin zuten Parisen Sorzabalen kasua azaltzeko, Parisen. Berria

Berria -

2019ko azaroak 19

Iratxe Sorzabalen tortura salaketa egiaztatua egon arren, Parisko Dei Auzitegiak hura Espainiaratzea onartu zuen urriaren 9an, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera onartuta. Xantiana Cachenaut abokatuak iragarri zuen Parisko Kasazio Auzitegira joko zutela, hark galdera hau egin ziezaion Europako Batasuneko Luxenburgoko epaitegiari: "Euroagindu eskaera bat tortura bidez lortutako aitorpenetan oinarritzen bada, eskaera jaso duen estatuak errefusatu behar ote du? Eta, hala bada, zer-nolako kontrola  izan behar dute epaileek horrelako kasuetan?".

Gaur arratsaldean atera da auzitegiaren erabakia: uko egin dio Luxenburgoko auzitegira jotzeari, eta ontzat eman du Parisko Dei Auzitegiaren erabakia. Ebazpen idatzia jasotzerakoan, errekurtsoa jartzeko aukerak aztertuko dituztela adierazi du Cachenaultek.

Sorzabalek 2001ean Guardia Zibilaren esku jasandako torturak izan dira aferaren erdigunean. 2015ean, atxilotu zutenean, haren tortura salaketak frogatzeko prozedura bat irekitzeko eskatu zion Cachenaultek instrukzio epaileari. Istanbulgo protokoloa aktibatu zioten, eta mediku aditu baten azterketa izan zuen Fresnesko presondegian: "Medikuaren arabera, Sorzabalen tortura salaketak sinesgarritasun osoa du; estres post-traumatikoa antzeman zion", azaldu zuen urrian abokatuak.

Giza Eskubideen Ligaren babesa

Orain dela aste batzuk, agerraldia egin zuten Bake Bideak eta LDH Giza Eskubideen Ligak Parisen, Sorzabalen kasua azaltzeko. Euskal presoaren kasua oinarri hartuta Europako Batasuneko Luxenburgoko auzitegiari galdera egin eta euroaginduak errefusatzeko jurisprudentzia berria sor zedin nahi zutela jakinarazi zuten. Michel Tubiana LDHko ohorezko presidentearen iritziz, ezinbestekoa da iraganean gertatutako guztia argitara agertzea: bai ETAren ekintzak, baina baita Espainiako Estatuarenak ere. «Zauriak ixteko, biktimen aitortza beharrezkoa da; giza eskubideen errespetua ezin da aldakorra izan».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna