Enpresak

Fagor Arrasatek lantegi bat irekiko du AEBetan

Chicago inguruan jarriko du, AEBetan lortu dituen proiektu ugariei zerbitzua emateko.

Arrasateko kooperatibaren stand-a, Chicagoko Fabtech 2019 azokan. FAGOR ARRASATE
Iker Aranburu.
2019ko azaroaren 25a
12:38
Entzun

Ameriketako Estatu Batuetako merkatuak garrantzia handia hartu du Fagor Arrasate kooperatibarentzat. Horren erakusgarri da bi stand jarri dituela aurten Fabtech 2019 azokan, Chicagon. Hor iragarri du AEBetan fabrika bat irekiko duela datorren urtean. Zehazki non izango den ez du jakinarazi, soilik Chicagoko metropoli eremuan izango dela.

Ez da ekoizpen lantegi bat izango, zerbitzukoa baizik. Hau da, azken urteetan AEBetan lortu dituen proiektuei laguntzeko izango da. "Proiektuaren asmoa da salmenta osteko zerbitzua indartzea, eta bezeroekiko harreman estutzea", azaldu du Arrasateko kooperatibak.

Makina-erremintaren sektorekoa da Fagor Arrasate enpresa. "Munduko liderra altzairuzko, aluminiozko eta herdolgaitzezko konformaziorako neurriko soluzioen diseinuan eta fabrikazioan", oharrean nabarmendu duenez, Mundu osoan aritzen da, batez ere autogintzako eta aeronautikako enpresetarako lanean, baina baita altzairugintzarako, forjaketarako eta etxetresna elektrikoen eta metalezko altzairuen industriarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.