Zientzia

Europako dinosauro ahate-mokodunik zaharrena topatu dute Pirinioetan

Lambeosaurus-ak Europara orain arte uste baino 275.000 urte lehenago heldu zirela ondorioztatu dute.

Lambeosaurus lambei bat. ДиБгд ETA FUNKMONK.
Edu Lartzanguren.
2019ko azaroaren 26a
16:43
Entzun

Kataluniako Pirinioetan aurkitu dute orain arteko Europako Lambeosaurus-ik zaharrena, Trempeko Els Nerets aztarnategian (Lleida). Aran ibarraren aldameneko harenean dago aztarnategia, eta Kataluniako Miquel Crusafont Paleontologia Institutuko ikertzaileek topatu dute.

Lambeosaurus-ei dinosauroahate-mokodun esaten diete, ahoaren formarengatik. Horrez gain, deigarri zuten buru gaineko gandorra. Hura hutsik zegoen, eta paleontologoek uste dute komunikatzeko balio zuela, orroak eta bestelako soinuak handitzeko erresonantzia kutxa gisa, eta sexualki erakargarri suertatzeko.

Богданов dmitrchel@mail.ru

Peleontologoen arabera, ekosistemak asko aldatu zituzten hadrosauro mota horiek gaur Europa den eremura heldu zirenean. Duela 69 milioi urte, Pirinioak Iberiaren eta Frantziaren zati bat uharte bat ziren, Uharte Ibero-armorikarra deiturikoa. Titanosaurus-ak ziren orduan nagusi Europako artxipelagoan, hadrosauroak heldu ziren arte. Belarjaleak ziren guztiak.

Lambeosaurus-en 29 fosil topatu dituzte denera El Neretsen: hortzen puskak, hainbat orno eta aldaka, eta hanka-besoen zatiak, gutxienez hiru alerenak.

Paleontologoentzat oso interesgarriak dira Pirinioetako dinosauroak, Europan galdu ziren azkenak direlako (gaurko aztarnen arabera), eta informazio asko ematen dutelako Kretazikoaren amaierako suntsitze handiaren aurretik zeuden ekosistemen inguruan.

Lambeosaurus baten tamaina, gizaki baten aldean. Dinoguy2

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.