Pilota
Jesus Garcia Ariño hil da, buruz burukoa irabazi zuen aurreneko Bizkaiko pilotaria
85 urte zituen, eta bi aldiz izan zen txapeldun banakakoan: 1957an eta 1963an.
Bizkaiko pilotaririk onenetako bat izandakoa hil da gaur: Jesus Garcia Ariño. 85 urte zeuzkan, eta ostiralean izandako ondoezari ez dio bueltarik eman.
Buruzko burukoa irabazi zuen aurreneko bizkaitarra izan zen Atxondokoa. 1957an lortu zuen hori, eta garaipen handien zerrendan 1963koa gehitu zion gero. Banakakoan, lau bider izan zen txapeldunorde: 1956, 1959, 1962 eta 1964an.