Bizkaiko pilotaririk onenetako bat izandakoa hil da gaur: Jesus Garcia Ariño. 85 urte zeuzkan, eta ostiralean izandako ondoezari ez dio bueltarik eman.
Buruzko burukoa irabazi zuen aurreneko bizkaitarra izan zen Atxondokoa. 1957an lortu zuen hori, eta garaipen handien zerrendan 1963koa gehitu zion gero. Banakakoan, lau bider izan zen txapeldunorde: 1956, 1959, 1962 eta 1964an.