Noiz sortua: 2019-12-02 12:18:50

MEXIKO

Mexikon 23 pertsona hil dira tiroketa batean

Coahuila estatuko Villa Union herrian izan da erasoa, larunbat gauean. Ipar-ekialdeko Kartelari egotzi diote erasoa.

Tiroketan erabilitako ibilgailu bat Villa Unionen
Tiroketan erabilitako ibilgailu bat Villa Unionen EFE

Berria -

2019ko abenduak 2

23 pertsona hil dira zibil armatuen eta segurtasun indarren arteko tiroketa batean, Mexiko iparraldeko Coahuila estatuko Villa Union herrian. Larunbat gauean izan ziren istiluak. Miguel Riquelme Coahuilako gobernadorearen arabera, Ipar Ekialdeko Kartelak hasi zuen erasoa, udaletxeari tiroka. Hildakoetatik lau segurtasun indarretako kideak dira, eta beste zazpi, erasotzaileak. Riquelmek azaldu duenez, gainontzeko gorpuak identifikatzen ari dira.

Horrez gain, jakinarazi du beste sei polizia zaurituta daudela, baina arriskutik kanpo. Iturri ofizialen arabera, ihes egiterakoan eurekin eraman zituzten lau adingabeak aurkitu dituzte, baina desagertutako beste hiru pertsonaren bila dabiltza. Oraingoz, ez dute inor atxilotu.

Riquelme gobernadoreak Ipar Ekialdeko Kartelari leporatu dio erasoa, eta esan du krimen antolatuarekin lotutako talderen bat egunero saiatzen dela Coahuila estatura sartzen. Ohartarazi du erantzuna «irmoa» izango dela: «Mexikoko Estatuko indar guztia erabiliko dugu gizarteari kalte egiten dioten horrelako delituei aurre egiteko». Coahuilako Segurtasun Publikorako Idazkaritzak berretsi du delitugile taldeen aurkako borroka etengabea dela.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Satere-Mawe leinuko herritarrak protestatzen, Manaosen (Brasil) indigenek izurrian jasotzen ari diren tratuarengatik. ©RAPHAEL ALVES / EFE

Inoizko heriotza kopururik handienak Mexikon eta Brasilen

Berria

Mexikok 1.000 hildako eguneko zenbatu ditu lehen aldiz, eta Brasilen ioizko kopururik handienaren berri eman dute: 1.349 hildako azken 24 orduetan.

Elkarrizketa: Ana Galarraga eta Miren Basaras

«Zabaltzen jarraitu behar dugu ez dakigula benetan zer gertatuko den»

Jakes Goikoetxea

Asko dakite SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19aren izurriteari buruz, baina, asko jakinda ere, zuhurtziaz jokatzen dute, ez baitakite zer gertatuko den epe laburrean eta luzera begira.

Donostiako Axular lizeoko ikasgela bat, maiatzaren 25ean, ikasle batzuk eskolara itzuli ziren egunean. / ©Gorka Rubio, Foku

Irailean ikasturtea normaltasunez hastea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak

Jon Ordoñez Garmendia

Maila guztietan eta gela murrizketarik gabe hasiko litzateke, ondo bidean. Jangela eta garraio zerbitzuak normaltasunez hastea ere aurreikusten du, baina DBHko eta Batxilergoko ikasleek ordutegi jarraitua izango lukete, etxean bazkaldu dezaten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna