Sakabanaketa

Karmele Solaguren sakabanaketaren biktima gogoratu dute Barañainen

Duela hamabost urte hil zen auto istripuan, kartzelan zuen semea bisitatzera zihoala. Sakabanaketaren kontra borrokatzeko deia luzatu dute.

Karmele Solgurenen oroitarrian oihalak josten, gaur eguerdiko omenaldian. IñIGO URIZ / FOKU
Iker Tubia.
2019ko abenduaren 6a
16:17
Entzun

Ekain Guerra Alcala-Meco espetxean zegoen behin-behinean 2004ko abenduaren 6an. Karmele Soraguren bere amaren bisita zuen hitzarturik, baina ezin izan zuen ama ikusi. Bidean hil zen, Soriako (Espainia) errepideetan izandako auto istripuan. Gertatutakoa ahantzi ez dadin, omenaldia egin diote gaur Barañainen (Nafarroa), hura gogoratzen duen oroitarriaren aurrean.

Ekitaldian sakabanaketaren ondorioz auto istripuetan hil diren 15 lagunen izenak irakurri dituzte, eta guziak biktima gisa aitortu ditzaten exijitu dute. Solaguren biktimatzat hartu zuen Barañaingo Udalak iaz, baina beste batzuk oraindik ere ez dituzte aitortu. Gainera, Nafarroako Gobernuari eta Espainiari ere dei egin diete sakabanaketaren biktimak aitortu ditzaten. Horretaz gainera, sakabanaketa politikaren aurkako borrokan jarraitzeko eskatu dute, biktima gehiago egon ez dadin.

Ekitaldian musika eta aurreskua izan dira, eta oroitarriak dituen zuloak oihalekin lotu dituzte. Horrekin batera, bertaratutakoek krabelin gorriak utzi dituzte Solagurenen omenez.

Gerra 500 kilometrota baino gehiagora izan zuten espetxean, eta, azkenean, absolbitu egin zuten. Gazte barañaindarra 2007an hil zen, auto istripu baten ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.