Musika
Marie Fredriksson hil da, Roxette taldeko kantaria
1980ko hamarkadaren amaieran, talde suediarrak arrakasta lortu zuen mundu osoan 'The Look' kantuarekin

Expressen.se egunkari suediarrak gaur jakinarazi du Marie Frediksson Roxette taldeko kantaria zendu dela, 61 urterekin. Minbizia zuen Fredikssonek. Haren bikote artistikoa izan zenak, Per Gesslek, ohar baten bidez agurtu du kantaria: "Nire maitasun guztia zuretzat eta zure familiarentzat. Gauzak ez dira inoiz berdin izango".
ABBArekin batera, Suediatik atera den musika talderik ospetsuena izan da Roxette. 1986an sortu zuten taldea, baina 1989an iritsi zitzaion arrakasta mundu osoan The Look kantuarekin. Gerora, Pretty Woman filmeko soinu bandan ere hartu zuen parte taldeak, It Must Have Been Love kantuarekin.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.