Expressen.se egunkari suediarrak gaur jakinarazi du Marie Frediksson Roxette taldeko kantaria zendu dela, 61 urterekin. Minbizia zuen Fredikssonek. Haren bikote artistikoa izan zenak, Per Gesslek, ohar baten bidez agurtu du kantaria: "Nire maitasun guztia zuretzat eta zure familiarentzat. Gauzak ez dira inoiz berdin izango".
ABBArekin batera, Suediatik atera den musika talderik ospetsuena izan da Roxette. 1986an sortu zuten taldea, baina 1989an iritsi zitzaion arrakasta mundu osoan The Look kantuarekin. Gerora, Pretty Woman filmeko soinu bandan ere hartu zuen parte taldeak, It Must Have Been Love kantuarekin.
[youtube]https://youtu.be/LlVI7ZNiFlI[/youtube]