Etxetik atera eta eraman egin dute Orion zarratu den gizonezkoa

75 urte inguruko gizon bat bere etxean itxi da eguerdian. Tiro proba olinpikoetan parte hartutakoa da, eta ordu larriak bizi izan dituzte Orion.

jarraia175115.jpg
2019ko abenduaren 14a
16:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Eguerdi partean gertatu da. Gizon bat bere etxean zarratu da. Ezaguna da herrian, tiro probetan ibilitakoa baita. Olinpiar Joko batzuetan ere parte hartu zuen, 1976an, eta bazekiten gizonak armak zituela etxean.

Ertzaintzak, gertakarien berri jakin orduko, itxi egin ditu inguruko hiru kale: Balearen kalea, Eusko Gudarien kalea eta Arrantzale kalea. Poliziaren negoziatzaile bat ere joan da hara, eta gizonarekin hizketan aritu da telefonoz.

Etxean bakarrik zegoela eta eskuetan armarik ez zeukala egiaztatu dutenean, ertzain talde bat etxera sartu da, eta atxiki egin dute gizona. Anbulantzia batean eraman dute. BERRIAk kontsultatutako iturrien arabera, zerbitzu psikiatrikoetara eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.