Albistea entzun

alderdiak

EH Bildun 13.470 lagun daude izena emanda; haietatik 629 berri-berriak dira

Pedro Sanchezen inbestidurari buruzko barne galdeketak jendea erakarri du, Nafarroako uztailekoak bezala. Talde subiranistan izena emandakoak teknikoki ez dira bilkideak.

EH Bilduren azken barne kontsultako galdera eta aukerak.
EH Bilduren azken barne kontsultako galdera eta aukerak.

Enekoitz Esnaola -

2020ko urtarrilak 3

EH Bildun gaur-gaurkoz 13.470 lagun daude izena emanda, BERRIAri zehaztu dionez, eta haiek denek izan dute Pedro Sanchezen inbestidurari buruzko barne kontsultan parte hartzeko aukera, bozketa telematikoaren bitartez. Lehen aldia da EH Bilduk jakinarazi duena zenbat lagun dauden apuntatuta bere taldean. 13.470 horietatik 5.441 lagunek eman dute botoa, erroldaren %40,1ek. Izena emandakoak teknikoki ez dira bilkideak —horiek kuota ordaintzen dute—, baina bilkideek eta haiek eskubide berak dituzte EH Bildun. Kuota pagatzen ez duten inskribatutako lagunak bilkide bilakatzeko lan bat egingo du EH Bilduk, haren iturriek azaldu dutenez.

Ezkerreko talde subiranistan izena emandako herritarren zifra goraka doa. Iazko azaroan 12.719 lagun zeuden haren zerrendan, eta duela bi egun —barne kontsulta hasi bezperan—, 12.841. Gaur, 629 gehiago: 13.470. Joan den uztailean, hazkunde esanguratsua izan zen Nafarroan ere, Maria Txibiteren (PSN) inbestidura zela-eta herrialdeko EH Bilduk egindako barne kontsultan: 900ekoa. Zehazki, Nafarroako EH Bilduk barne galdeketa iragarri zuenean, 1.700 lagun zituen inskribatuta, eta galdeketa amaitzean, 2.600.

EH Bilduk dio gabonetakoa «garai txarra» zela barne kontsulta bat egiteko, eta, gainera, hartara deitu eta parte hartzeko «denbora gutxi» eman duela —egun eta eta erdi—, baina kontent azaldu da parte hartze kopuruarekin. «Beste pauso esanguratsu bat eman dugu erabaki garrantzitsuak bere oinarriekin batera hartzeko eta barne demokrazian sakontzeko bidean». Hain zuzen, hau izan da EH Bilduko zuzendaritzak izena emandakoei planteatu zien galdera: «Ados zaude EH Bilduk Espainiako Kongresuan dituen bost diputatuek abstentzio aktiboaren bidez Pedro Sanchez PSOEko hautagaiaren inbestidura ahalbidetzearekin, Espainiako Gobernuko presidente izan eta Unidas-Podemos alderdiarekin gobernua eratu dezan?».

Galdeketako parte hartzaileen %81,4k —4.406 lagunek— egin dute inbestidura saioan EH Bilduko bost diputatuak abstenitzearen alde, Sanchez gobernuburu ateratzeko modua emateko. Beraz, talde subiranistaren mahai politikoaren jarreraren alde egin dute. Kontra %13,9 agertu dira —756 lagun—, eta boto zuria %4,6k eman dute —249k—.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bozkaleku bat Andexan, Gasteizen, joan den igandeko hauteskundeetan. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Botoa, trinkoago eta egonkorrago

Jon O. Urain

Bizkaia eta Gipuzkoa alderdi biko sistema baterantz hurbildu dira azken hamarkadan. Araban eta Nafarroan, boz batetik bestera gero eta gutxiago aldatu dira emaitzak
 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Alde bakarrekoa da blokeoa; guk ez diogu PSNri betorik jarri»

Joxerra Senar

Bi aste eta erdi geratzen dira Iruñeko alkatea hautatzeko, eta Asiron saiatuko da PSNk jarrera alda dezan: «Merezi du saiatzea». Azken lau urteetako lana goratu du, eta «zakarrontzira» ez botatzeko eskatu du.
 ©BERRIA

Kontagailu bat itzali eta hamaika piztu

Iosu Alberdi

Datozen aste eta hilabeteetan bat egingo dute udalak, foru aldundiak, Nafarroako Gobernua eta Espainiakoa osatzeko negoziazioek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...