'Altsasu auzia'

Altsasuko gazteetako bost bigarren graduan sailkatu dituzte

Oihan Arnanzi, Jokin Unamunori, Adur Ramirez de Aldari, Jon Ander Cobi eta Julen Goikoetxeari ezarri diete bigarren gradua.

'Altsasu auzian' auzipetutako gazteen aldeko bizikleta martxa egin zuten urrian Iruñean. IñIGO URIZ / FOKU
Edurne Begiristain.
2020ko urtarrilaren 10a
16:34
Entzun

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak bigarren graduan sailkatu ditu Altsasuko auzian zigortutako zazpi gazteetatik bost, eta, horrenbestez, unean uneko baimenak eskatzeko eskubidea izango dute. Diario de Noticias egunkariak ostiral honetan argitaratu du informazioa. Zehazki, albistearen arabera, Oihan Arnanzek, Jokin Unamunok, Adur Ramirez de Aldak, Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak jaso dute Espetxe Zaintzaren jakinarazpena. Zigorraren laurdena betea duten honetan sailkatu dituzte bigarren graduan. Bost gazteek unean uneko baimenak eska ditzakete Zaballako (Araba) espetxetik ateratzeko, asteburuetan edo jai egunetan. Halaber, bigarren graduan egonik, hirugarren gradura aurreratzeko aukera lukete. Oihan Arnanzek, Jokin Unamunok eta Adur Ramirez de Aldak 1.151 egun daramatzate kartzelan, eta Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak, berriz, 619 egun.

Altsasuko auzian zigortutako beste bi gazteak, Iñaki Abad eta Aratz Urrizola, berriz, hirugarren gradura aldatu zituzten iazko urte amaieran, eta ordutik egunero atera ahal dira kartzelatik lana egiteko edo trebatzeko, eta gaua barruan pasatu behar dute; asteburuak ere kanpoan igarotzen dituzte.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.